Gutuna Prefetari

Pirineo Atlantikoetako prefeta jauna,
Suprefeta eta Euskal Elkargoko lehendakaria kopian

Badira urte batzuk jada, Euskal Herrian etxebizitza arloan tentsio handia eta jasangaitzak bizi ditugula. Joan den urrian, Euskal Elkargoan Tokiko Etxebizitza Plana (TEP) bozkatu zen unean aurkeztutako diagnostikoak, egun bizi dugun panorama argiki azaleratu zen. Etxebizitza merkatua, merkatu liberalaren esku utziz gero, geroz eta ondasun gutxiago dago podere publikoaren esku. Horrek, ondorio zuzenak ditu jendartearengan.

Iragan azaroaren 20ean, ipar Euskal Herriko 32 eragile, sindikatu, mugimendu eta elkarte desberdinek deiturik, 8000 pertsona bildu ziren Baionako karriketan zehar. Herritar mobilizazio horrek, egoera honen aterabideak gu denen esku direla oroitarazten digu. Arduradun politikoen esku zein hautetsi, eragile pribatu eta publiko edota estatu frantsesaren esku. Podere publikoaren esku hartzea ahalbidetuko duten aterabideak lortu behar ditugu eta dispositibo berritzaile eta eraginkorrak martxan jarri berehala.

Urtarrilaren 13an, Trantsizio Ekologikoaren Kontratuaren Berrabiatzearen izenpedura unean, otsaila erditsuan lurra eta etxebizitza arloaren inguruko proposamenak luzatuko zenituela iragarri zenuen prentsa aitzinean. Asteazken huntan, otsailaren 2a, Ziburuko xantier egindako bisita batean, alokailuak arautzearen alde zirela adierazi duzu.

Epe ertain zein luzean hartzen ahal diren neurriez gain, gure iduriko, Euskal Elkargoan hautetsiek laister bozkatuko duten konpentsazioari, berehalako hiru neurri gehitu behar zaizkio :

  1. Eremu trinkoa handitzea, herriko etxeek eskura ez dituzten legezko tresnak eskuratu ahal izateko. Hala nola, bigarren etxebizitze eta etxebiztza hutsen gaineko zerga gehigarria ezartzea, turismo-altzari iraunkorren aurkako konpentsazioa sistematikoki aplikatzea edota alokairuen berrarautzea
  2. Euskal Elkargoan, alokairuak arautzeko dispositiboak indartu ahalik eta jende gehienek etxebizitza bat lortu ahal izateko eta alokairuen prezioen apaltzea lortzeko.
  3. Egoiliar estatutua bezalako neurriei pentsatu ahalik eta bigarren etxebizitza gutxien egoteko. Horrek jabegiaren inguruko gogoeta bultzatuko luke. Gure iduriko neurri honen aldeko azterketa juridikoa martxan jarri beharko litzateke, haren aplikazio motak, ondorioak eta indarrean dauden testu juridikoekiko adostasuna zehazteko.

Gutuna ongi jaso duzulakoan, gai honen inguruan elkar trukatzeko gurekin harremanetan jarri zaitezkela jakinarazi nahi dizugu.

Adeitasunez,
EHBai

0 Comments