Nor Gira ?

Euskal Herria Bai (EHBai), Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzale, ezkertiar, feminista eta ekologista da.

2007an sortu zenetik, EHBai osatzen duten militanteak, jendarte eredu justu eta iraunkor baten alde aritu dira, Euskal Herri burujabea helburutzat izanez.

Helburu horiek gidatzen dute EHBairen jarduera instituzional eta mobilizatzailea.

Abertzale 7 herrialde eta hizkuntza zein kultura propioa duen Euskal Herriaren aitortzaren alde borrokatzen garelako.

Ezkertiarra Laborantza lurren defentsaren, ekonomia birtokiratzearen eta ingurumena zaintzearen aldeko alternatibak sustatzen ditugulako.

Feminista Genero zapalkuntzaren aurka borroka egin eta neholako dominazio harremanik gabeko jendarte batengan sinesten dugulako.
Ekologista Liberalismoarekiko haustura eta jendarte iraunkorraren alde engaiatzen garelako eta Euskal Herritarrek haien bizitzei buruzko erabakiak hartu ahal izatea babesten dugulako.