Euskal Herrian mugarik ez!

Pirinio Atlantikoetako Prefeturak, asteartean hartutako ebazpena dela eta, «terrorismoaren aurkako borroka indartzeko» muga zeharkatzeko zortzi pasabide itxi dituzte ostegunetik goiti baina, noiz arte iraunen duen zehaztu gabe.

Hori dela eta bi elgarretaratze antolatu genituen joan den urtarrilaren 16ean larunbatarekin Hendaia eta Irun arteko Santiago zubian zein Saran.

Honek, Nazio gisa ditugun urradurak eta arrakalak areagotuko ditu. Frantziar eta Espainiar estatuek beraien izaera uniformizatzailea sendotzeko baliatuko dute egoera hau. Euskal herritarren arteko harreman naturala, familiarra, afektiboa, kulturala, soziala, ekonomikoa, etab… eten egingo dizkigute, inposaketaren bitartez.

Gure Herria setio egoeran jarriko dute. Horren adierazle da Baigorriko opor zentroan berriki instalatutako militar akanpalekua. Orotara 4.800 polizia, jendarme eta militar mobilizatuak izanen dira operazio honetarako. Zer bilatzen dute indar polizial eta militar hedatze horrekin? Beldurra sortu nahi ahal dute bertako herritarrei?

Zentralismoaren aitzinean, inoiz baino behar handiago sentitzen dugu nazio eta herri bezala bizitzeko, erabakitzeko eta, baliabide eta tresnak indartzeko. Demokraziaren hustutze honen aitzinean muga artifizialak desegin eta eremu naturala den Euskal Herria eraiki beharra dago, euskal herritar guztien artean, gure bizitzaren erabakiak hartzeko.

0 Comments