Behako bat Ekainaren 21eko Elkargoko Kontseilura

 

Euskal Elkargoko hautetsiak ekainaren 21an larunbatarekin bildu ziren ikasturteko azken plenarioan. Ohi bezala, gai anitz izan zen eztabaidagai. EHBaiko hautetsien eskutik mahai gaineratu ziren gaietariko batzuen berri eman nahi dizuegu.

Eztabaida, lurralde eta hirigintza planaren inguruan zentratu da gehien bat eta besteak beste, lanketa prozesua bukatu berri duten 5 PLUi-ren inguruan (Herriarteko hirigintza plana).

PLUiak, eskualde mailako hirigintza arauak definitzen dituzten dokumentu estrategikoak dira.  Hiri garapena (bizitegiak, aktibitate eremuak, natur guneak…) Ipar Euskal Herri mailan koherentziaz antolatzeko aukera emanen dute. Funtsezko tresna da lurralde antolaketa hobeki kontrolatzeko, hiri hedadura mugatzeko eta tokiko beharrei erantzuteko.

Lurren prezioaren arautzea
Filipe Aramendik azpimarratu du kolektibitateek gero eta zailtasun handiagoak dituztela lurra erosteko, eta hori oztopo handia dela erosi ahal izateko eta etxebizitza sozialak eraikitzeko. Horregatik, aztertu beharreko pistetako bat lurraren prezioaren arautzea izan liteke, alokairuen arautzearekin egin den gisara.
Neurri horrek jabetza eskubide sakro-santuari aurre eginen liokeen arren, Urruñako auzapezak oroitarazi du interes orokorra lehenetsi behar dela, are gehiago, etxebizitzaren krisia ezagutzen duen lurralde batean. Euskal Hirigune Elkargoa esperimentazio lurraldea izanik, beste bide batzuk aztertzera bultzatu zituen bertan diren hautetsiak.

Lehentasuna lehen etxebizitzei
Filipe Aramendik ere PLUi-ari buruzko eztabaida baliatu du Aturri-Euskal kostako Poloko 5 herrietan eraikuntza berrien kasuan etxebizitza printzipalaren aldeko neurria goraipatzeko. Hala ere, haratago joateko deia egin du, Echaniz/Lemeur legeak proposatzen duen dispositiboa PLU-etan sartuz. Izan ere, honek ez du tentsio guneetan bakarrik aplikatzen, baizik eta % 20tik gorako bigarren bizileku kopurua duten herrietan ere. Neurri hori ezinbestekoa da bizitegien ekoizpenak lehenik gure lurraldeko populazioaren beharrei erantzutea nahi bada.

Iruzurra lehen etxebizitzei
Urruñako auzapeza, bigarren etxebizitzen erabilpena aldatzen dute jabeak ere aipatu ditu. Maniobra horrek eragin txar bikoitza du: alde batetik, herriendako diru sarreren apaltzea, bigarren etxebizitzen gaineko bizitegi zergaren bidez; bestetik, etxebizitza sozialen behar handiagoa SRU kuotak erdiesteko. Lehen etxebizitzen iruzurraren aurka aritzearen garrantzia aipatuz bukatu du bere mintzaldia, estatu frantseseko zerbitzuekin elkarlanean.

Bestelako alternatibak
Nicole Etxamendik, Bil Gaitenek Etxebizitza Jasangarria batzordean egindako lana gogorazi du, batez ere biztanleen kooperatibak parke pribatuari buruzko araudian sartzeko egin duen proposamena izan du aipagai. Proposamen hori ez zen sartu Elkargoko kontseiluan bozkatutako proposamenean. Irtenbide zehatz eta solidario bat ekartzeko aukera galdua da, izan ere, biztanle kooperatiba batek ondasun bat merkatu espekulatibotik modu iraunkorrean ateratzeko mesedea du. Tresna bakoitzak balio du lurzoruaren eta higiezinen espekulazioari aurre egiteko.

Egoitz Urrutikoetxeak hartu zuen hitza bere Lexanzüko esperientziaren berri emateko. Herriko etxeak, erabaki du ez mutualizatzea Frantziako Estatuak lur soiltasunaren izenean emandako hektarea bateko natur, nekazaritza eta baso eremu kontsumorako gutxieneko azalera. Lexantzü-Zunharrek lurrak zaintzea defendatzen duen heinean, hektarea hori beste herri batera eramatea kutsatzeko eskubidea ematea litzateke.
Beraz, beste elkargoak engaiatzen ditu gauza bera egitera eta herriaren bermerako hektare hori ez eramatera. Horrela jokatzea lurralde konpromiso argi eta bertutetsu bat hartzea da, herri kudeaketa on bat beste herri batzuen onuretan ustiatua izan gabe, lur gutizia zorrotzagoekin.
Harrera ona izan zuen hitzartzea izan zen, izan ere, une batzuk lehenago, Claude Olivek, lurrari buruzko hitzartzea egin zuelako. Azken hau kexu zen, SCoT-ak bere herriko etxebizitzen ekoizpenari oztopak jartzen dituelako.

Marieniari buruzko eztabaida
Bukatzeko, Filipe Aramendik laborantzako lurren zaintzari buruzko eztabaida mahaigaineratu du. Interbentzio hau Kanboko Marienia dosierrari lotua da.
2024ko azken Kontseiluan, Etchegaray lehendakariak iragarri zuen eztabaida bat eginen zela kasu horri aterabide bat atzemateko.
PLUi-ak lotzen ari diren une honetan, Euskal Hirigune elkargoan lurren artifilizazioari buruz hitz egiteko beharra dago. Filipe Aramendik hainbat aterabide zerrendatu ditu: gogoeta momentu bat, moratorio bat, lur horien integrazioa PADD eta PLUi-en orientazio orokorretan…
Jean René Etchegarayk eztabaidaren beharra azpimarratu zuela 7 hilabete pasa diren honetan, ez da ezer aitzinatu. Gaiaren inguruko segimendua egiten segitu beharko dugu 2025-2026 ikasturtean.

0 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Si vous souhaitez participer à EHBai localement ou dans un groupe thématique, n'hésitez pas à nous contacter directement en remplisant le formulaire ci-dessous.

EHBaien parte hartu nahi baduzu tokian toki edo arlo tematiko batean ez duda gurekin zuzenean harremanetan sartzea behereko formularioa betez.