Emazte hautetsi abertzaleen elkarrizketak: Maite Pitrau, Atharratze-Sorholüze

Martxoaren 8ko Emazteen eskubideen nazioarteko eguna kari, asko izan ginen jendarte justu, berdinzale eta feminista eraikitzeko sistema errotik aldatzeko beharra aldarrikatu genuenak. Martxoan zehar, EHBaik, potreta desberdinen bidez, Euskal Herria justu, ekologista eta feminista baten alde egunero lan egiten duten ezkerreko emazte hautetsi abertzaleei hitza eman nahi izan die.

Gaurkoan, Atharratze-Sorholüzeko auzapeza den Maite Pitrauren potreta aurkeztuko dizuegu.

📸 : Mediabask

 

Egün Hun,

Hautetsi bezala bi mandatu egin ondotik, Atharratze-Sorholüzeko auzapeza bilakatu zira 2020an. Hautetsi izan baino lehen, zein izan da zure ibilbidea?

Ez dut ibilbide zehatzik auzapez izan baino lehen eta pena dut: esku hartzeko eremua oso zabala da, eta garrantziazko alor guztietan parte hartze aktiboagoa izatea plus bat izanen zen: historia, migratzaile eta animazio batzordeetan parte hartzen nuen batez ere baina obretan, finantzetan eta abarretan gutti .

Zein dira agintaldi honetako ekintza nagusiak, bereziki harro sentiarazten zaituztenak?

Harro naiz 25 ukrainarren etorrera lagundu izanaz, haietatik 9 herrian instalatu dira: lokal komun bat eskura jarri zaie, frantsesa ikasteko kurtsoak proposatu, lana bilatzeko lagundu (6 helduk CDIa dute gaur egun, eta haurrek eskolatzen jarraitzen dute).

Etxebizitza hutsen gaineko lanketa eta Daguerre Gazteluaren eskualdaketa lortu izana, zeinaren zati bat jabegoa eskuratzeko bideratu den Bizitegiarekin (EPFL) eta beste zati bat alokairu sozialerako, ekintza garrantzitsuak izan dira dira gure herriarentzat eta lurraldearentzat. Onartu beharko dugu, eta ez da erraza baserri eremuetan, apartamenduetan bizitzea, laborantza eta natur guneetan eragin gabe … Espero dut Gaztelukoa egin beharreko egokitzapenen adibide ederra izatea.

Aparkalekuak egokitzeko lanak (25 plaza desiragazkortu eta oinezkoentzako/bizikletentzako bide baten sortzea): ikuspegi ekologista, batez ere gainkostuari begira, ez zen irabazia!)

Auzapez izatearen esperientzia horrek zer eragin izan du zugan / zure bizitzan / zure egunerokotasunean?

Lan handia behar den heinean izateko eta askotariko gai horiek guztiak “besarkatzeko”. Beraz, askoz ere denbora guttiago dut nire familiarentzat eta seme-alabentzat. Hautetsi gisa izan nuen esperientziak erakutsi zidan nire denboraren zati bat Herriko Etxearentzat erabiltzen. Auzapez izatera pasatzeak baskula ia osoa ekarri du, eta astean egun bat Herriko Etxetik kanpo atxikitzea mugatzen naiz.

Zer sentipen izan duzu emazte gisa, urte guzi hauetan, hautetsi bezala lehenik eta auzapez bezala gero?

Konstatazioa izugarria da: emazteei utzitako lekua animazioetara eta sozialera mugatzen da. Inkontzienteki segurazki, baina maleruski zenbait gazterentzat ere emazte bat ez da trebea obretaz edota finantzez hitz egiten denean.

Lehen ez nuen batere sentitzen, nire lanean berdinetik berdinera trukatzera ohituta nintzelako. Gure proposamenak egokiak direla frogatu behar da (emazte guztientzat balio du, ez niretzat bakarrik, oso lotsatia izanik edo auzapez gisa ere).

Horri buruz partekatu nahiko zenukeen esperientziarik edo bizipenik baduzu?

Hautetsia nintzenean, frontoian agertutako arazo bati buruz eztabaidatu genuen. Aterabide bat aipatu nuen, eta baztertu egin zen, teknikoki ezinezkoa zelakoan.

Hautatutako aterabideak ere funtzionatu ez zuenez, beste bilkura bat programatu zen, eta hautetsi batekin adostu nuen nire proposamena azaltzea. Bilkuran, erreakzio bera: ez zitzaidan entzuten! Konplize hark nire esaldi bera hartu zuen, hitzez hitz, eta interesgarria bilakatu zen!

Azkenean, aterabide tekniko hau onartu zen, eta arazoa konpondu zen!

Formakuntzaz, marexal laguntzaile espezializatua zara (ASV), auzapez karguaren ondoan segitzen duzu ofizio horretan? Erantzuna baiezkoa bada, nola kudeatzen duzu zure ordutegia? Nola aurkitzen duzu oreka zure bizitza profesionalaren, zure engaiamenduen eta zure bizitza pertsonalaren artean?

Astean 17 orenez segitzen dut lanean marexal kabinetean, “eskua atxikitzeko” eta nire lekua gordetzeko! Ez dakit orekaz hitz egin daitekeen: lo gutti egiten dut betidanik (gehienez 6 oren gauez), eta denbora gutti eskaintzen diot familiari. Batzuetan iruditzen zait ez ditudala nire seme-alabak hazten ikusi (azkenak 3 hilabete zituenean hautatu ninduten).

Ba ote duzu aholkurik ezkerreko emazte abertzale bati emateko , irakur zaitzakeena eta herri hauteskundeen abenturan murgiltzeko gogoa izanen lukeena?

Abentura handi eta polita da, eta aitzinetik prestatu behar da. Nire akatsik handiena izan da nire zerrendakideekin abiatzea guttieneko oinarri komunak konpartitzen ditugula segurtatu gabe.

Herri txikietan, hautetsiak gehiengo sistemaren bidez aukeratzen dira, eta, beraz, zerrenda bat baino gehiago daudenean, oposizioko pertsona batzuk ere aukeratu daitezke. Are garrantzitsuagoa da zerrendaren ⅓ batek joera garantzitsu berberak partekatzea (ezkerrerako joera, euskararen, kulturaren, emakuzteen lekua… zeren programan den guztia kontestatu daiteke).

Gero, norberak bere buruarengan sinetsi behar du eta ez du zalantzatan dagoela aditzera eman behar: gizonek ez dute dudarik egiten, baieztatzen dute (batzuetan oker, jakin gabe), beti ematen dute beren iritzia, galderarik egin gabe eta gure zalantzetaz baliatzen dira.

Bukatzeko, behar-beharrezkoa da konturatzea, toki horretan izateko zilegitasuna izateaz gain, badela garaia funtzionamendua aldatzeko; beraz, ausartu gaitezen ezkerreko emazte abertzale gisa aurkezten!

0 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Si vous souhaitez participer à EHBai localement ou dans un groupe thématique, n'hésitez pas à nous contacter directement en remplisant le formulaire ci-dessous.

EHBaien parte hartu nahi baduzu tokian toki edo arlo tematiko batean ez duda gurekin zuzenean harremanetan sartzea behereko formularioa betez.