Ostegunean -abenduaren 5a-, Emmanuel Macronek Barnier gobernuaren zentsuraren harira hitz egin du. EHBaik, Frantziako presidentearen autosatizfakzioa deitoratzen zuen, eta ez zuen onartu nahi egungo egoeraren erantzule dela ere. Frantziako Presidenteak duen ukatze jarrera iraunkorrak eta horrek dakartzan ondorio lazgarriak kontuan harturik, EHBaik, beste estatus politiko baten beharra berresten du tokian tokiko erronkei erantzun ahal izateko.
Emmanuel Macronek uztailan bultzaturiko hauteskude legegileen emaitza argia izan zen: hauteslegoak, Fronte Herritar Berriaren aldeko apostua egiten zuela, Frantziar gobernuko koalizioa eta eskuin muturra atzean utziz. Egungo jendartearen gehiengoak, gobernu aldaketa bat nahi du eta alternatba argi, justua eta iraunkorragoak.
Alta, iragan irailean -bi hilabetez zain egon ondoren-, Michel Barnier lehen ministro izendatua izan zen. Macronek, demokratikoki lortutako emaitzak kontuan ez hartzea deliberatu zuen, gutxiengoan gelditu den alderdi baten ordezkari bat izendatuz eta azken hauteskunde kanpainan aurkari zuzen bezala izendatu duen RN alderdia erabakitze jarreran utziz.
Barnier-en gobernua: Gaitza jada hor zen
Baina Emmanuel Macronen egoskorkeriak, RNren menpeko gobernu bat hobestera eraman zuen, bere ildo neoliberal eta autoritarioa zalantzan jarri beharrean. Gobernu hau porrotera kondenatuta zen.
Barnier-en gobernuak, frantses estatuko jendartearen gehiengoaren bizi baldintzak kaltetu eta kolektibitateak ahulduko zituen aurrekontu bat aurkeztu zuen. Ezkerreko taldeekin elgarrizketak ukatu zituen eta 49-3 artikulua indarrez aplikatu zuen. Alta, ezkerretik etorri diren emendakin guziek, tartean EHBaiko diputatua den Peio Dufaurenak ere, jendartearen ongi izate hobetze aldera eginak ziren zeinetan aintzina pausu sozialak eskatzen ziren.
Peio Dufauk -horrez gain-, hauteskunde legegileen kanpainan egin bezala, lurralde honen berezitasuna beti izan du hizpide. Egoera hortaz jabeturik eta parlamentariek egindako lana gaitzetsia zela ikusirik, EHBaiko diputatuak zentsuraren alde bozkatu du. Bozka hori, erabaki horrek ekartzen dituen ondorioak zeintzun diren asumituz egin zen.
Bart gauean, Emmanuel Macronek egindako hitzaldian, ez zen egoera baretzeko zentzurik entzun eta ez bere burua galdezkatzeko nahikeria eta zinezko aterabide politiko batera joateko borondatea. Lehen Ministroaren izendapenari dagokionez, EHBaik, Frantziako presidenteak bere diskurtsoetan aipatzen zituen jakinduria erakusteko eskatzen du, burugogorkeria eta heldutasun falta politikoak tentsioak areagotu eta Frantziar herria are gehiago ahuldu besterik ezin duelako egin.
Hemen Bai!
Beste behin ere, Euskal Herrian Parisen hartzen diren erabakiak pairatzen ditugu. Maleruski, gure lurraldearen erronkei erantzuteko konpetentzia, tresna eta ahalbide gutxi ditugu eta erabakiak, hemengo erralitatea kontuan hartzen ez dutenen esku gelditzen dira.
Demokrazioa galera honen aitzinean, EHBaik demokrazioa gehiago eskatzen du Euskal Herriarentzat. Honako hau, estatutu politiko berri batek ekartzen ahal du soilik. Horri esker, eskumen gehiago genituzke politika publikoak bultzatu eta lurraldearen erronkei erantzuteko.
Ildo horri jarraikiz, EHBaik, bere programa politikoa eta autonomia estatutua aurkeztuko ditu heldu den abenduaren 14ean.
Hemen Bai, Au Pays Basque c’est possible !