Konponbiderako giltzak: Mobiliza gaitezen!

EHBaik bat egiten du Urtarrilaren 13rako Bilbon Sarek eta Bakegileek deituriko euskal preso politikoen eskubideen aldeko urteroko mobilizazioarekin. Azken urteetan gehiengo sozial eta politiko zabalen bultzadaz eta herri mobilizazioaren bidez, euskal preso politikoen etxeratzearen bidean aitzinapauso nabarmenak egin dira.

Hala ere, arranguraz ikusten dugu nola oraino ere jarrera mendekatzaileari eusten dioten Espainiar Auzitegi Nazionaleko hainbat fiskaltzak. Frantses Estatuan zigorren aplikapenerako auzitegiak eta Parkete Nazional antiterroristak Xabier Goienetxe euskal preso politikoari baldintzapeko askatasuna onartuz harturiko erabakiaren logikan, elkarbizitza eta eraikitzeko funtsezkoa den presoen etxeratze fasea abiatzea beharrezkoa da.

Guzti honengatik, larunbateko Bilboko mobilizazioan kopuru handian parte hartzera deitzen ditugu Ipar Euskal Herriko eragile eta herritarrak.

0 Comments