100 gazteen deia

100 gazteen deia.

• Politika aspergarria da.
• Politika beti gauza bera da. • Politika beldurgarria da.
• Politika konplikatua da.
• Politika zahar afera da.
• Politika injustoa da.
• Politika ez dut ulertzen.

Denek dugu arrazoin bat bozkatzera ez joaiteko!

• Gauzak aldatzen ez direlako, beti ber gauzen eskasa ikustea aspergarria da.

• Hizkuntza gutituen aldeko lege bat pasatzen da eta gero hop! berriz gibelera: beti gauza bera da.

• Herritarren kontrolatzeari beti indar gehiago emaitea beldurgarria da.

• Gazte batek bere herrian etxe baten atzemaitea konplikatua da.

• Eguneroko etxeko lanak emaztearen gain uztea zahar afera da.

• Aberatsak beti aberatsago eta gazteak prekaritateari kondenatuak, injustoa da.

• Medio gehiago armadarentzat eta murrizketa gehiago osagarriarentzat, ez dut ulertzen.

Gaur egun, gazte bezala, bizitzen ditugun arazo eta injustiziak politikoak dira. Bozka leku onean ezarriz alda ditzagun. Bide anitz bada sistema aldatzeko, bozka hauetarik bat da. Orain zuri da zerbait alda- tuko duen hautagaitzari konfiantza emaitea.

Denek dugu arrazoin bat EH Bai bozkatzeko!

Gure geroa ez dezaten beste batzuek erabaki, guk, Euskal Mendia (Garazi-Baigorri-Xiberua) kantonamenduko gazteek, ekainaren 20eko hauteskunde departamentaletan bozkatuko dugu. Frantxoa Camus eta Anita Lopeperen alde bozkatuko dugu. EH Bai bozkatuko dugu.

0 Comments