Etxebizitza eskubidea arriskuan Euskal Herrian !

Joan den larunbatean, apirilaren 10a, Euskal Elkargoko hautetsiak Tokiko Etxebizitza Planaren (TEP) lehen irakurketa bozkatzera deituak ziren. EHBaik deiturik, 250 pertsona bildu ginen Euskal Elkargoak Baionan duen egoitzaren parean, lurra eta etxebizitza problematikaren inguruan mobilizatzeko.

Euskal Elkargoak aurkezturiko TEPak duen anbizio eskasa ikusirik, denak batera lan eta ekiteko deialdialuzatu genuen.

 

Izan ere, TEP honek, 16000 etxebizitza gehiago aurreikusten ditu hemendik eta 2026era. Gainera, badakigu kopuru horren hein handi bat bigarren etxebizitzak izanen direla. Hala eta guztiz ere, azpimarratzekoa da dokumentuan eskuragarriagoak izanen diren etxebizitzak sortzeko borondatea dagoela. Baina, borondate hori, orain arte indarrean dagoen logika baten baitan segituko du : Laborantza lurra edo lur eremu naturalen gainean eraikitzen segitzea. Gaur gaurkoz ez dugu, egun indarrean dagoen espekulazio sistema irauliko duen tresna indartsurik.

Hautetsiek dute idatzi larunbatean bozkatutako Tokiko Etxebizitza Plana. Alta, ipar Euskal Herriko jendarteak du etxebizitza problematika hurbiletik jasaiten.

Gure aburuz, herritarrei eman behar zaie hitza eta hori da EHBairen asmoa. Webgune bat jarriko dugu martxan bakoitzaren iritzi eta esperientzak elkartrukatzeko eta TEPa osatzen duten artikuluak esplikatzeko.

Halaber, mobilizazioak biderkatzen joanen gira gure indar harremana handitzeko. Hori dela eta, azaro hasieran burutuko den manifestazio batekin bukatuko den « ETXEBIZITZA ESKUBIDEA DENENTZAT » kanpaina bat jarriko dugu martxan.

0 Comments