Euskal Mendiko hautagaien aurkezpena

Euskal Mendia kantonamenduan EHBai hautagaitza publiko egin dugu astelehenean, tokiko auzapezekin batera:
Titularrak: Frantxua Camus eta Anita Lopepe
Ordezkoak: Mattin Etcheverry eta Maite Pitrau

Ezkerreko alternatiba abertzale ekologista eta feminista defendituko duen hautagaitza gisa aurkezten gira, Euskal Herri barnekaldea bizirik, solidarioa, jendearen eta ingurumenaren errespetuan eraikitzeko helburuarekin. Proiektu kolektibo bat dugu lehenesten: aldaketa herritarrekin batera gauzatu nahi dugu. Horregatik, kontseilari departamentala lurraldearen animatzaile gisa ikusten dugu.

Bestalde, Euskal Hirigune Elkargoa eta Kontseilu departamentalaren politiken osagarritasuna eta ahokatzea errextu nahi dugu. Ipar Euskal Herri mailan kudeatzea pertinenteak diren eskumen departamentalak Euskal Herriratzea bilatuko dugu, jendeen beharrei hobekienik erantzuteko gisan. Kantonamenduko auzapezekin eta lurralde poloekin eskuz-esku ariko dira.

Hautagaitza hau sostenga ezazu, elkarrekin indar gehiago dugulako!

0 Iruzkin