Aberri Eguna 2021: Keinu bat BATERA

EHBaik, Euskal Herria Baterak Aberri Egunaren karietara antolatzen duen ekimenean parte hartzeko deialdiarekin bat egiten du.
Aurten -iaz bezala-, Aberri Eguna egoera berezi baten baitan ospatzera behartuak izanen gira. Iaz bultzaturiko ekimenari segida emanez, Euskal Herria Baterak, aurten ere Euskal Herriko jendarteari zuzentzen da eta apirilaren 4ean ekimen herritar eta jendetsu bat egitera animatzen ditu.

EHBaik, deialdia sustengatzeaz gain, apirilaren 4ean 12:30ean Euskal Herriko plaza gehienak beteko ditugula espero dugu plazetan abesteko eta gure etxeetako lehioak ikurriñaz eta Nafarroako ikurraz aipainduko ditugu.

EHBaik ekimen horietan presente izanen da eta gurekin bat egiteko deia luzatzen dugu euskal herritar orori.

0 Iruzkin

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.