BATERAGUNE AUZIA: Elgarretaratzea larunbatean Hendaian

Espainiako Auzitegi Gorenak “Bateragune auzia” delakoagatik zigortutakoak berriro epaitzeko hartutako erabakiak kezka handia eragin du, oinarrizko eskubide demokratikoen aurkako erasoa dela ulertzen den heinean.
Horren larritasunak hausnarketa bateratua eta kolektiboa eragin du EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialen artean. Erabaki judizial horri erantzun irmo eta zeharkakoa eman ahal izateko hainbat elgarretaratze deitu dira larunbat huntako -eguerditan-, Euskal Herriko zenbait herrietan “Demokrazia” lelopean.
Ipar Euskal Herriari dagokionez, elgarretaratzea 12:00etan eginen dugu Hendaiako herriko etxe aitzinean, EHBaik deiturik.
Era berean, dei egiten diegu herrialdeko herri, gizarte eta kultur eragile guztiei deialdi honekin bat egin dezaten eta, era berean, gonbidapen hau jendarte osoari zabal diezaioten.

0 Comments

Si vous souhaitez participer à EHBai localement ou dans un groupe thématique, n'hésitez pas à nous contacter directement en remplisant le formulaire ci-dessous.

EHBaien parte hartu nahi baduzu tokian toki edo arlo tematiko batean ez duda gurekin zuzenean harremanetan sartzea behereko formularioa betez.