Peio Dufau: urtebete ondoren… etapako Bilana!

 

Urtebete iragan da jadanik, kolorez, alaitasunez eta esperantzaz betetako kanpainaren ondotik.

Zalantza politiko, tentsio sozial, instituzional eta erronka ekologikoak markatutako, gehiengo argirik gabeko testuinguru batean, gure lurraldea arduraz eta engainamenduz ordezkatzeari ekin diot. Fite ikasi behar izan dut, erabakiak zentzuz hartzeko, baita agintaldiaren konplexutasunari neurria hatzeko ere. Kargu dorpea eta zenbaitetan akigarria izanik ere, argi dut beharrezkoa dela.

Lantaldearen laguntzaz, hautetsi, elkarte eta tokiko eragileekin elkarlanean, karraskan ari gira. Abertzaletasunaren ildotik, nortasunari eutsi eta modu kolektiboan jokatzen dugu.

Kanpainako dinamikaren bidetik, frogatzen dugu, bai permanentzia ibiltari, bai tokiko eragileekin antolatu trukaketei esker, indarrak batuz gero, ezer ez dela ezinezkoa. Laborantza, garraioa, etxebizitza, osasuna edo euskara xede dituzten ekintzek gauzatzen dute lurraldeari errotzen zaion mandatuak egoera iraul dezakeela.

Euskal Herritarren boza Parisera eramaten dugu – zenbaitetan euskaraz- baita beste lurraldeetako arazoei oihartzuna egiten ere, horietako batzuk, guk bezala, botere zentralizatuaren tratu txarrak sufritzen baitituzte. Elkartruke eta aliantza horietatik sortu bide dira zinezko alternatibak; elkartasun horiek dira mundu zaharkituaren kontrako tresna baliagarrienak.

Urte baten buruan, bide beretik segitzen dugu lanean: Etorkizuna sortuko duen Euskal Herri bizi eta solidarioaren alde.

Bilana osoa hemen irakurgai

 

0 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Si vous souhaitez participer à EHBai localement ou dans un groupe thématique, n'hésitez pas à nous contacter directement en remplisant le formulaire ci-dessous.

EHBaien parte hartu nahi baduzu tokian toki edo arlo tematiko batean ez duda gurekin zuzenean harremanetan sartzea behereko formularioa betez.