Baionan, parlamentariak GPSO proiektuaren aurka mobilizatzen dira


 
Gu, diputatu eta senatariok, Grand Projet Sud Ouest (GPSO) proiektua salatzeko batu gara, ekonomia, gizarte eta ingurumen ikuspuntutik guztiz alferrikakoa eta suntsitzailea iruditzen zaigulako. Sinbolikoki Euskal Herritik mintzo gara, GPSO-arekiko oposizio adierazi duen lurraldetik, eta gainera diputatuok unanimoki proiektuaren aurka azaldu gara.
 
Proiektuaren aurkako koalizio parlamentarioa handitzen doa egunez egun : eta ez dugu amore emango !
 
Baliabide gutxiko testuinguru ekonomiko honetan, Abiadurako Handiko Trena-ren (AHT) proiektuan 14,4 bilioi euro inbertitzea, ulergaitza eta arduragabekeria iruditzen zaigu kontutan izanda lehendik dauden bideak egokitzen badira antzeko emaitzak lortzen direla eta 8 bilioi aurreztu daitezkela.
 
Ingurumenari dagokionez, AHT-ren bide berria eraikitzeko, ia 5000 hektarea ingurumen suntsituko dira, bestelak beste, 2.000 hektarea baso eta 30 milioi tona CO2 emisio isuriko dira.
 
Proiektu hau gizarte-zentzugabekeri hutsa da, AHT-ren zerga berriak biztanleei finantza-karga bat gehiago imposatuko die eta zuzeneko onurak ekarri beharrean, tokiko etxebizitzen arazoa areagotu du. Gauzak horrela, biztanleek zigor bikoitza jasango dute: baliagarria ez zaien proiektu bat finantzatuko dute eta prezioen igoera bati aurre egin beharko diete.
 
Errealite honek oposizio handia sortzen du herritarrengan, ingurumenaren aldeko elkarteek eta tokiko hautetsiek, GPSO proiektua injustutzat jotzen dute eta, eskaintza eta kalitatea hobetzeko behar nabarmena erakusten dute.
 
Gure mezua garbia da: Premiazkoa da bertan behera uztea beharrezkoa ez den proiektua hau.
 
Lurraldeko biztanleen mugikortasun egoera hobetzeko beste aterabide batzuk existitzen dira: Lehenik, existitzen den azpiegitura gaurkotu behar da, trenbideetako abiadura handitu ahal izateko. Zirkulazioa arindu eta trenbidearen ahalmena optimizatuko duten irtenbide teknikoak lortu behar dira. Biztanleentzat lehentasuna izaten segitzen duten eguneroko mugikortasun moduetan inbertitu behar da. Gaueko trenen eskaintza hedatu behar da. Gaur egun existitzen ez diren mugaz gaindiko konexioak erraztu behar dira.
 
Transpartidista moduan ari gara lanean garraiobideen proiektu berriak sortzen, erronkei aurre egiten, eta jende gehiago elkartzen!
 
Colette Capdevielle, Pirinio Atlantikoetako diputatua (Socialistes et apparentés)
Lionel Causse, Landetako diputatua (Ensemble pour la République)
Mireille Conte-Jaubert, Girondako senataria (Rassemblement démocratique et social européen)
Monique de Marco, Girondako senataria (Les écologistes)
Peio Dufau, Pirinio Atlantikoetako diputatua (EH Bai, Socialistes et apparentés taldeko kidea)
Iñaki Echaniz, Pirinio Atlantikoetako diputatua (Socialistes et apparentés)
Frédérique Espagnac, Pirinio Atlantikoetako senataria (Socialiste, Écologiste et Républicain)
Mathilde Feld, Girondako diputatua (LFI)
Hervé Gillé, Girondako senataria (Socialiste, Écologiste et Républicain)
Laurence Harribey, Girondako senataria (Socialiste, Écologiste et Républicain)
Florence Lassarade, Girondako senataria (Les Républicains)
Sophie Mette, Girondako diputatua (Les Démocrates)
Loïc Prud’homme, Girondako diputatua (LFI)
Nicolas Thierry, Girondako diputatua (Écologiste et social)

0 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Si vous souhaitez participer à EHBai localement ou dans un groupe thématique, n'hésitez pas à nous contacter directement en remplisant le formulaire ci-dessous.

EHBaien parte hartu nahi baduzu tokian toki edo arlo tematiko batean ez duda gurekin zuzenean harremanetan sartzea behereko formularioa betez.