EHBaik salatzen du demokrazia lokala zangopiratzen duen bizi ekonomikoaren sinplifikaztzeko lege proiektua!

Ondoko orduetan eta zonbait egunez, frantses Asanblada nazionalak bizi ekonomikoaren sinplifikatzeko lege proposamena aztertuko du. EHBai-k lege proiektu honen salaketa egiten du, aitzinean ditugun erronka ekologiko eta sozialei aurre egiteko beharrezkoak diren printzipio demokratikoak eta herritarren parte hartzea zangopilatzen dituelako. Onartua bada, Ipar Euskal Herrian ondorio larriak izaten ahalko ditu. EHBaik uste du nazioartean eskuin muturra inposatu nahian ari den agenda erreakzionarioaren logikan kokatzen dela.

Hainbat instituzio, komisio, kontseilu eta behatoki lokalen kentzea aurreikusiz, hauen artean CESER-ak, gobernu frantsesak demokrazia lokala jo puntuan jartzen du ! CESER-ak, adibidez, demokrazia parte hartzailearen funtsezko organoa dira. Bizi dugun krisi sozial, ekologiko eta demokratiko honetan, ezin pentsatuzkoa da herritar eta erabakitzaile publikoen arteko lotura hau desagertaraztea.

Bide berean, lege proiektuak mota ezberdinetako azpiegiturei begirako lehen mailako interes publikoko aginduzko arrazoiaren presuntzioa sartzea aurreikusten du. Gaur egun, presuntzio hau jadanik existitzen bada proiektu industrialentzat, hedatu daiteke eta bidea erraztu sozialki ezbeharrezkoak, ekonomikoki garestiak eta ekologikoki txarrak diren beste proiektuei. Eta gure lurraldearen errealitateari eta herritarren beharrei erantzuten ez dietenak.

Autobide berrien eraikitzearen kasua da, edo AHT bezalako azpiegiturena, zeinaren kontra urteak gizarte zibila eta tokiko hautetsiak borrokatzen diren Euskal Herrian. 2010eko abenduaren 12an adibidez, 15.500 pertsona bildu ziren Baionako karriketan, AHTren kontra egindako manifestazioan.

EHBai-entzat, ezin pentsatuzkoa da demokrazia lokalaren mantentzeko eta batzuen interes ekonomikoak herritarren osasun, ingurumen eta bizi baldintza sozialak zangopilatzea saihesteko martxan dauden prozeduren gainetik pasatzea. Estatu frantsesaren boterearen deskonzentrazioa beharrezkoa den unean, nola imajinatu horrelako gibel egitea boterea Parisen zentralitatuz ?

Lege proiektu honen kontrara, EHBai-entzat, metamorfosi ekologikoa bezalako erronken aitzinean jartzen gaituen krisi anikoitzari erantzuna soilik etor daiteke kooperazio eta elkartasun mekanismo berriak martxan jartzetik. Beharrezkoa da herritarrek beraiek eskala lokala batean ahalik eta baliabide gehien eskuratu ahal izateko ahalmena izatea.

Erresilientziak lokal mailako eragiteko botere indartsu bat eskatzen du. Gaur eguneko krisi globalak jartzen dizkigun erronkei erantzun egokiak aurkitzeko beharrezkoa den tokiko demokrazioaren indartze bidean, Ipar Euskal Herriaren egiazko ezagupen politiko eta instituzional baten beharra aldarrikatzen dugu.

Lege proiektu honekin, eskuin muturrak hedatu nahian ari den agenda eta marko ideologikoa elikatzen da. Larrialdi klimatikoaren ukazioa eta ingurumena babesteko neurrien suntsiketa batetik; eta ustez efikazak ez diren eta gastu handia eragiten duten egitura publikoen deuseztapena bestetik.

Donald Trumpek bere mandatu hastapenean AEBen suntsitu dituen egitura publikoen logika segitzen du lege proiektuak. Anartean, urteetan austeritate politikak inposatu dituzten horiek berak dira egun armagintzarako eta gerletarako diru zama izugarriak eman behar direla proposatzen dutenak.

Arazoa ez da aberastasunik ez dagoela. Arazoa da, gehiengoak sortzen duen aberastasuna guti batzuen esku dagoela eta gero eta politika neoliberalagoak, anti-demokratikoagoak eta autoritarioagoak plantan ezartzeko baliatzen ari direla.

Horregatik, EHBaik lege proposamen honen kontra dela berresten du. EHBaik herritarren ongizatea helburu duen gehiengo baten eraikitzeko lanean segitzen du Euskal Herrian, izan karrikan edo hauteskundeetan.

0 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Si vous souhaitez participer à EHBai localement ou dans un groupe thématique, n'hésitez pas à nous contacter directement en remplisant le formulaire ci-dessous.

EHBaien parte hartu nahi baduzu tokian toki edo arlo tematiko batean ez duda gurekin zuzenean harremanetan sartzea behereko formularioa betez.