Gaur, maiatzaren 29a, FLNKSeko bi ordezkari izan ditugu ipar Euskal Herrian. Bisita horren karietara, EHBaik, bere irakurketa plazaratu nahi izan du zein hitza eskaini Kanakia – Kaledonia Berriko gobernuko lehendakariorde den Mickaël Forresti egun Kanakian gertatzen ari denaren berri emateko.
Hemen duzuen EHBairen irakurketa Kanakian gertatzen ari denari buruz:
Sufrimendu eta dolu garai hauetan eta Kankiar lurrean gertatzen ari diren gertakarien larritasunaren aurrean, EHBaik, Kanakia – Kaledonia Berriko gobernuko lehendakariorde den Mickaël Forrest eta Unión Caldeonianako (UC) komisario nagusi ordezkoa den David Wanadori ongi etorria egin nahi die. Zenbait herriren eskubideak baztertzen jarraitzen duten testuinguru orokor honetan, zeinetan haien aldarrikapenaren aurrean errepresioak eta autoritarismoak sarraskiak sortzen dituen, inoiz baino beharrezkoagoa da herri zapalduen arteko elkartasuna.
Kanakian gertatzen denak argiki erakusten du, berriz ere, Frantziako Estatuak – kosta ahala kosta-, gatazka politikoei indarrez bakarrik erantzuten dieten potentzia horietako bat dela oraindik. EHBaik, bere etsipena adierazi nahi du Emmanuel Macronen eta bere gobernuaren erreakzioen aitzinean. Joan den mende bukaeran, Noumeako akordiaz geroztik, atzean gelditu zen errepresioaren erabilera berriz erabiltzen ari da, bertan hartutako erabakiak zangopilatuz.
Gertakariek beraien baitatik hitz egiten dute: 2021eko erreferenduma inposatu izana, ordezkari leialista Hiritartasunerako Estatu Idazkari gisa izendatu izana, hautesle zerrendaren erreformaren izoztea indarrez pasa nahi izana, lehen ministroaren gestioa krisiaren aitzinean, larrialdi egoera ezarri izana, Tik Tok sare sozialaren blokatu izana, tropa militarren bidali izana eta Emmanuel Macronek hautesleen erreforma Frantziako hautesleen esku utzi izana.
Ekintza guzi horiek, probokazioa dira eta kanakiar herriak duen autodeterminazio eskubidea urratzen dute. Jarrera horrek, batez ere, kolonialismo mota bat iraunarazten du, bere indarkeriagatik eta ukapenagatik lurralde, kultura eta herri baten zapalkuntza berresten baititu. Kaledonia Berria Nazio Batuen arabera deskolonizatzeko dauden 17 lurraldeetako bat da, baina Estatu frantsesak ez du errealitate hori argitasunez onartu nahi eta bere erantzukizunak heldutasun politikoarekin bere gain hartu nahi.
Pariseren jarrera ulergaitza zaigu. 1988an Matignon-en akordioak abiatu eta hamar urte geroago Noumearen akordioan, bi aldeek berrestu eta elkarren errespetuan onartutako bakea suntsitzen ari da. Elkarrizketaren oinarria eta akordio horien espiritua urratzean, Frantziako Estatua historiaren errepikatzea eta haren ondorioen erantzule bihurtzen da. Azkenik, eta batzuek kontrakoa erraten badute ere, erantzun hori ez da demokratikoa. Errepresioak ez du gatazka politiko bat konpontzen. Konponbide demokratikoa, ez da aldebakartasunez arauak jartzea. Alta, hori da Frantziar estatuak egiten duena.
EHBaik, dei egiten die Frantziar Estatuko arduradun politikoei eta beren ardurak esku artean har ditzaten eskatzen die zein, jarrera errepresibo eta hilgarri horiekin bukatzea ere. Bake iraunkorra lortzeko, beharrezkoa den akordio politiko globala behar da. Mickaël Forrest eta David Wanado Euskal Herrian daudela baliatuz, EHBaik bere adiskidetasuna, elkartasuna eta kanakiak herriarekiko errespetua adierazi nahi du, beren burujabetasunaren bidean bizitzen ari diren egoera mingarri honen aitzinean.