Transfobia ez da iritzi bat, delitu bat baizik

Transfobia, eskuin muturrak bultzatu eta Frantses estatuak ber hartzen duen gorroto mugimendua da.

Mobiliza gaitezen, trans eta ugalketa eskubideek urratzen dituzten erasoen kontra.

Heldu den maiatzaren 17an, LGBTfobiaren aurkako nazioarteko eguna da.

Transfobia altuko testuinguru honetan, geroz eta mobilizatuagoak egon behar gara. Edozein gisako diskriminazioren kontra eta legearen aplikazioaren alde borrokatu behar gara.

2008ko maiatzaren 27ko 2008-496 zenbakiko legearen 1 artikuluak, diskriminazio horien kuadroa definitzen du (lana, osasuna, etxebizitza…) zein delitu horien zigor penala zehaztu ere ( 5 urterarteko espetxe zigorra eta 75 000€-ko isuna).

2023an, SOS homofobiak, 2022an egondako eraso fisikoen zifreak ezagutarazi zituen: 184 LGBTfobia eraso. Eraso bat bi egun guziz. %28ko igoera, 2021 urtearekin konparatuz.

LGBT fobia ekintzak emendatzen badira, hitza, hedabideetan instalatu da eta baita estatu mailako instantzien maila gorenean ere.

LGBTfobiei dagozkien egintzak (eta, beraz, haien artean transfoboak) delitu dira, eta, beraz, legeak zigortu behar ditu, eta ez eztabaidagai izan behar.


Alta, joan den apirilaren 11n, Dora Moutot eta Margarita Sternen Transmania liburua argitaratu zen.

Borroka feministaz duten ikuspegia ez da gure mugimenduan defenditzen duguna. Gure aburuz, patriarkatuaren kontrako borroka, dominazio mekanismoen abolizioa edota gure gorputzaren jabe izatearen eskubidea, denen helburua izan beharko luke.

Zentzugabekeria da pentsatzea, trans pertsonen aldarriek, emazteen borroka oztopatzen dutela. Horrelako diskurtsoa defenditzen dute Moutot eta Sternek: diskurtso konplotista eta gibelakoia.

Liburu honek izan duen hedatze publizitarioak ( artikuluak prentsan, irrati elgarrizketak), Transfobiaren aurka borrokatzetik, transfobia bultzatzera eraman gaitu.

Diskurtso transfobikoa erabat hondatuta dago orain. Komunikabideetan eta jendartean antitrans diskurtsoen nonahikotasunari aurre egiteko, mobilizatu egin behar gara.

Trans pertsonek ere jasaten dituzte birilismoaren aspektu toxiko guztiak. Patriarkatuaren aurkako borroka, borroka feministak eta trans borrokak lotzen dituen lotura da. Botere- eta menderatze-harreman sozialek ez dute ezer eta inor baztertzen.

 

Erasoak Euskal Herrian

Joan den asteburuan, Baigorrin, Nafarroaren Egunean, LGBTQI+ bandera zabaldu zen lehen aldiz. Bandera horrek, guztien eskubideen aldeko borroka sinbolizatzeaz gain, eremu seguru eta inklusiboan sartu zituen parte-hartzaile guztiak.

Baina goizaldean, haserrea eta tristura handiak izan ziren bandera bera urratuta aurkitu zutenean.

Gau berean elgarretaratze bat antolatu zen LGBTfobia ekintza hori salatzeko.

EHBaik irmo gaitzesten ditu Baigorrin egindako LGBTren aurkako ekintzak, bai eta generoagatik, klase sozialagatik eta/edo originaltasunagatik gertatzen den transfobia, homofobia edo diskriminazioa ere.

Datorren igandean, feministek, LGBTGI+-ek eta aliatuek, arrazismoaren kontrakoek, aukera izango dugu gure haserrea adierazteko transfobia areagotzen ari dela eta trans direlakoen giza eskubideekin dugun konpromisoa berresteko.

Hitzordua igande huntan, 12:00etan Baionako herriko etxe aitzinean.

Ez diezaiegun lekurik utzi Transfoboei, ez Baigorrin ez inon!

0 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.