Legegileen bigarren itzulia: Konsignarik ez

Hauteskunde legegileen lehen itzuliaren gauean, EHBaiko militanteak hautesbarrutika bildu ziren bigarren itzuliari begirako gogoeta bat eramateko. Gure barne prozedurak barne biltzen duen bezala, astelehen goizean, hautesbarrutietako ordezkari desberdinez eta zuzendaritzako kideez osatutako koordinazioa bildu zen atzo agiri bidez bidali dizuegun posizio bateratua adosteko.

Asteleheneko agirian azaldu bezala, ezkerreko alderdia garen heinean, Ensemble eta NUPESen arteko programa politikoak desberdintzen ditugu arlo soziala, sozietal eta ekologikoari dagokionez. Hori dela eta, bigarren itzulian kalifikatuak diren hautagaiak ez ditugu hein berdinean ematen.

NUPESen programan, gure engaiamendu politikoarekin bat egiten ez duten pundu batzuk badira ere. Hala nola, euskara eta murgiltze sistema, bake prozesua edota ipar Euskal Herriko garapen instituzionala.

Laugarren hautesbarrutiko NUPESeko hautagaia den Iñaki Echaniz-ekin bildu ginen atzo berak eskaturik. Berekin izandako trukaketa ireki eta eraikitzaileak, ipar Euskal Herriko NUPESeko hautagaien artean desberdintasuna egin daitekeela erratera eramaten gaituzte.

Bukatzeko -eta astelehenean erran bezala-, ez dugu bozka konsignarik emanen bigarren itzuliarentzat. Hala eta guztiz ere, nabardura bat egin nahi dugu 4. hautesbarrutiaren kasuan. Beste hautesbarrutietan ez bezala, gure aburuz, arazo gutxiago sortzen ditu Echaniz-en aldeko bozka papera hautatzea, Macronen ildotik doan Annick Trounday-ena baino.

0 Comments