Kasazio gorteak, Jakes Esnal euskal preso politikoak pausatutako errekurtsoa onartu du

Iragan irailaren 20ean, Parisko Dei Auzitegiak, Jakes Esnalen baldintzapeko askatasuna aztertzeari uko egin zion. Deliberoari helegitea jarri ostean, Kasazioak gaur jakitera eman du errekurtsoa onartu duela. Honen ondorioz, audentzia berri bat finkatzekoa da Dei Auzitegian.

Nabarmendu behar dugu, Jakes Esnalen baldintzapeko askatasuna onartua izan zela jada 2020ko martxoaren 13an, baina PNAT-ak (Terrorismoaren kontrako ministerio publikoak), helegitea jarri zuela.

Bi urte galdu dira. Berreskuraezin diren bi urte, PNAT-ak, Jakes libre ikusi nahi ez duelako. Arduragabekeri handia da, Jakes jada kanpoan egon zitekeelako.

Mendekuan oinarritua den jarrera hau, borondate politiko baten islada da. Azken egun hauetan, Kortsikako preso politikoek pairatzen dituzten ankerkeriak bezala. Gobernu honek ez du konponbide demokratikorako eskaintzarik proposatzen. Hemen, beste herrietan bezala, elgarrizketa eta aterabide politikoetatik konponduko da, euskal preso eta iheslari zein gatazka horrek eragindako ondorio guzien auzia.

Bukatzeko, Bakegileek ireki duten fase berriarekiko dugun konpromisua berresten dugu eta apirilaren 1 eta 2an antolatua izanen den ekimenean parte hartzera deitzen dugu

Si vous souhaitez participer à EHBai localement ou dans un groupe thématique, n'hésitez pas à nous contacter directement en remplisant le formulaire ci-dessous.

EHBaien parte hartu nahi baduzu tokian toki edo arlo tematiko batean ez duda gurekin zuzenean harremanetan sartzea behereko formularioa betez.