Biarriztar bikote bat hilik atzemana izan da gau huntan beren etxean

Asteburuan gertatu da ezbeharra. Abian jarri den inkestaren emaitzak itxoin behar baldin badira ere, prokuradoreak emandako lehen elementuak adierazgarriak dira.

Etxean aurkitutako gutunak, bikotearen hertsadura agerian uzten du. Horrek, adinekoek momentu honetan bizi duten egoeraren inguruan galdezkatzera bultzatzen gaitu ere. Pandemia egoera honen ondorioz jarritako neurriek nola eragiten dute adinekoengan  eta batez ere geroz eta isolatuagoak diren pertsona horiengan ?

Bikote honek pairatzen zuen egoeraz jabetzen bagira ere, ezin dugu ukatu, gertakaria feminizidio bat izan dela. Izan ere, gizonak bere emaztea hil du bere buruaz beste egin aitzin.

Frantziar estatu mailan, 2 egun t’erdi guziz, emazte bat hiltzen da bere bikote edota bikote ohiaren eskutik. Datu zinez beldurgarria eta onartezina. Neurri azkarrak hartu behar dira jendartea aldatzeko, eskema patriarkaletik ateratzeko eta holako gertakaririk ez gertatzeko.

0 Comments

Si vous souhaitez participer à EHBai localement ou dans un groupe thématique, n'hésitez pas à nous contacter directement en remplisant le formulaire ci-dessous.

EHBaien parte hartu nahi baduzu tokian toki edo arlo tematiko batean ez duda gurekin zuzenean harremanetan sartzea behereko formularioa betez.