Antton Curutcharry-ren interbentzioa Euskal Elkargoaren plenarioan Paul Molac legeari buruz

Joan den ostegunean, aprilaren 8a, Paul Molac diputatuak bultzaturiko hizkuntza gutxituen lege proposamena bozkatu zen Frantziako Asanblada Nazionalean.

Lege honek, murgiltze sistema, beste edozein sistemaren hein berdinean kokatzea ahalbidetuko du. Aitzinamendu garrantzitsua poilitiko zein sinbolikoki ere, Frantziar estatuan kokatzen diren hizkuntza gutxitu guzientzat.

Azken hilabete luzeetan euskararen kontrako erasoak biderkatuz joan dira. Horren adibide da, eskola publikoetan murgiltze sistema hedatzeko egondako zailtasunak. Bozkatutako lege honek, euskararen garapena segurtatu eta bultzatuko du erakaskuntza sistema guzietan.

Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakaria eta Euskal Elkargoko Hizkuntza Politikarako lehendakari ordea den Antton Curutcharryk gaurkotasun horren berri eman zuen, apirilaren 10ean iragandako Euskal Elkargoaren plenarioan.

0 Comments