Euskal presoen auziari behin betiko konponbidea!

 

Estrasburgon egoitza duen Europako Giza Eskubideen Auzitegiak Frantziako Estatua kondenatu berri du, eritasun larri batekin Lannemezaneko presondegian zelarik, Ibon Fernandez Iradiri behar zuen osasun artatzea ez emateagatik. EHBaik erabaki horrek duen garrantzia azpimarratzen du, baina oroitarazi nahi du Ibon Fernandez Iradik behar zuen osasun artatzea ez zuela jaso 2013tik 2021ra eta kalean izan behar zuela tratamendu egokia izateko.

Euskal Herrian Aietez geroztik eraman den bake prozesuaren harira, euskal presoen egoeran aitzinamendu garrantzitsuak egin badira ere, oraindik orain Frantziako Estatuak ez dio konponbide osorik eman auziari, oraino hainbat euskal preso presondegietan daudela ikusirik.

Azken egunotan Iratxe Sorzabal euskal presoaren aurka Parisen onarturiko euroagindua beste adibideetariko bat da, noiz eta joan den maiatzean, torturatua izan zeneko bere lekukotasunean oinarrituta, Espainiako Auzitegi Nazionalak auzi batean hobengabetu zuenean.

Bestalde, salbuespenezko zenbait neurrik indarrean segitzen dute euskal preso ohi anitzentzat, hala nola, lurralde debekuak edota FIJAIT bezalakoak.

Hori dela eta, EHBaik salbuespenezko neurriak indargabetu eta euskal presoen auziari behin betikoz konponbide politikoa emateko deia luzatzen dio Frantziako Estatuari, euskal jendarteak egindako eskaerei baikorki erantzunez.

Azkenik, EHBaik heldu den urtarrilaren 10ean Sarek Bilbon “Ezin da gehiago luzatu” lemapean deituriko manifestazio nazionalarekin bat egiten duela jakinarazten du.

0 Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Si vous souhaitez participer à EHBai localement ou dans un groupe thématique, n'hésitez pas à nous contacter directement en remplisant le formulaire ci-dessous.

EHBaien parte hartu nahi baduzu tokian toki edo arlo tematiko batean ez duda gurekin zuzenean harremanetan sartzea behereko formularioa betez.