Peio Dufau, EHBaiko diputatuak laborantza lurren mantentzeko lege proposamenaren lehen irakurketa onartua izan da Frantziar Asanbladan

Astearte honetako, martxoaren 11ko gauean, EHBaiko diputatua den Peiok Dufauk eramandako lege proposamenaren lehen irakurketa onartua izan da Frantziar Asanblada nazionalean. Testu horren xedea da laborantza-lurren desagertzearen aurka borrokatzea eta laborantza-lurren prezioen erregulazioa indartzea.

Alderdiz gaindiko lanaren emaitza da. Laborantza arloko sektore desberdinekin landua izan da eta sindikatu guzien sustengua jaso du. Joan den asteazkeneko ekonomia gaietarako batzordean aho batez onartua, lege proposamena bozkatu da bilkura publikoan, eta oso modu zabalean onartu da % 96,6en bozekin.

 

Legea kasik aho bakar batez onartu izanak, egoeraren larritasuna mahai gaineratzen du. 2023an, laborantzarako ziren 27900 hektare (2,5 aldiz Pariseren zabalera) galdu dira bizitegi eta aisialdi desberinen mesederako. Kontsumo gordetua deitutako fenomeno maltzur honek elikadura burujabetza mehatxatzen du.

Datozen 10 urteetan, laborari asko erretretara joanen dira. Ondorioz, 10 milioi hektarea laborantza lurren geroa zalantzan dago. Demografiaren aldaketa horrek, lur-merkatuak bezala, Saferren aitzinetik erosteko eskubidea indartzea eskatzen du argi eta garbi. Egiazko lur lege bat ordezkatzerik ez badu, testu hau lehen urrats bat da dagoen urgentziari erantzuteko, eta azpimarratzen du beharrezkoa dela lurraren erregulazioa indartzea lur horien laborantzarako bokazioa babesteko.

Bere hitzaldian, Peio Dufau diputatuak 2021ean Arbonako laborantza lurren okupazioa aipatu du; mobilizazio horri esker, lur horien lehen bokazioa mehatxatzen zuen salmenta espekulatibo bat eragotzi zen.

Bukatu du erranez: « Abertzale gisa, lurrari lotuta izanik, badakit gure arbasoek transmititu zigutena gure seme-alabei itzultzearen garrantzia. Lankide adeigarriak eskatzen dizuet: lortu  ditzagun gaur gure lurrak zaintzeko baliabideak. »

Hiru oreneko eztabaida eta gero, diputatuek aldeko erantzuna eman diote. Peio Dufauk arretaz segituko du testuaren ibilbide legegilea, Senatuan egingo duen hurrengo irakurketatik azken onarpena arte, hasierako anbizioari eutsiko diola bermatuz.

0 Comments

Si vous souhaitez participer à EHBai localement ou dans un groupe thématique, n'hésitez pas à nous contacter directement en remplisant le formulaire ci-dessous.

EHBaien parte hartu nahi baduzu tokian toki edo arlo tematiko batean ez duda gurekin zuzenean harremanetan sartzea behereko formularioa betez.