EUSKARAZ IKASTEA ESKUBIDEA DA! BESKOITZEKO IKASTOLA AITZINA!

Bertako ikastolarekin lotzen zuen hitzarmena bertan behera uzteko erabakia hartu zuen Beskoitzeko herriko etxeak atzoko herriko kontseiluan. Ondorioz, Beskoitzeko ikastolak orain arte baliatzen duen lur-eremua utzi beharko du 2024ko Uztailean.
 
Ipar Euskal Herrian euskara biziberritzen segitzeko, Seaskari eta euskarazko murgiltze ereduari oztopoak ezarri ordez, horien garapenean lagundu behar dute herriko etxeek. Egoera honek agerian uzten du euskarak eta euskarazko hezkuntzak Ipar Euskal Herrian duten egiturazko ahultasuna. Ezinbestekoa da gure hizkuntzak behar duen lege-babesa lortzea eta anbiziodun politika publiko boluntaristak plantan ezartzea.
 
Azaroan egindako mobilizazioan 2500 euskaltzalek Beskoitzeko ikastolari babesa adierazi ondotik, Fabienne Ayensa Beskoitzeko auzapezari galdegiten diogu herri borondatea zein Beskoitzeko ikastolako burasoen nahiak errespetatu ditzala. Herriko etxeari dagokio Seaskarekin adosturiko aterabide bat atzematea. Azkenik, etor litekeenaren aitzinean, euskarazko murgiltze eredua herri gisa defendatzeko deia egiten dugu.

0 Comments