Palestinarentzat konponbidea orain!

Palestina eta Israelen arteko bortizkeriaren azken egunotako emendatzeak gatazkaren dimentsioa agerian utzi du munduaren aitzinean. Erasoen ondorioz, jadaneko ehunka hildako eta milaka zauritu zenbatzen dira palestinarren eta israeldarren artean. Ondorioak are latzagoak izan daitezke ondoko egun eta asteetan gerla gehiago gordinduko dela aurreikusten delako.

Horregatik, gatazka armatuaren gordintze egoera honetan EHBaik honakoa adierazten
du:

– Zibilen aurkako erasoak ez ditugu nehondik ere onartu eta babesten.

– Nazioarteko Komunitatearen esku hartzea baitezpadakoa da. Elkarrizketa zein goi mailako diplomazia beharrezkoak dira eraso oro eten eta lehenbailehen negoziazioari ekiteko.

– Milaka heriotza eragin dituen gatazkari konponbidea ematea ezinbestekoa da, palestinarren lurren okupazioarekin zein Israelen apartheid politikekin bukatuz, Nazio Batuen Erakundearen erresoluzioek dioten bezala.

Bukatzeko, Palestinak Estatu independentea izateko duen eskubidea aldarrikatzen dugu.

2023ko urriaren 10a

0 Comments