Euskal gazteriaren jazarpenari ez!

Atzo arratsaldean, frantses jendarmeriak, bi gazte identifikatu, mehatxatu eta deklaratzera deitu ditu “Independentzia” aldarria zuten afitxak kolatzeagatik.

EHBaik jendarmeen jarrera gogorki salatzen du. Kontrolak, mehatxuak, galdezketa politikoak, konbokazioak, atxiloketak… Frantses gobernu ezberdinek Euskal Herria helburu duten aldarriak, eta haien artean indepedentziarena isilarazteko erabilitako tresnak izan dira beti. Baina, 60 urteren ondotik, ez dute lortu; eta ez dute lortuko. Euskal Herria askea eraikitzeko lanean segituko du euskal gazteriak.
Konbokazio horiek bertan behera geldi daitezen exijitzen dugu!

Aberri Eguna, Euskal Herriaren eguna da, zazpiak bat aldarria argi eta ozen aldarrikatzeko eguna.
Zentzu horretan, afitxa horien kolaketarekin, abertzaleok amesten dugun Herriaren izaera eraman du argira euskal gazteriak.

EHBai argiki adierazi nahi du, ez duela onartuko euskal gazteriaren kontra aurkako inolako erasorik. Zentzu horretan, euskal gazteriaren ondoan egoteko engaiamenduan berresten gira.
Frantses estatuari zuzentzen gira mezu argi batekin: utzi euskal gazteria bakean!

0 Comments