Abertzaleak, ezagupen instituzionalerako giltzarri

Bagira prozesuak otsailaren abiatutako Trasmisio historiko fasearen baitan gira momentu honetan.

Karia horretara, EHBaik, mintzaldi bat antolatzen du heldu den martxoaren 17an ostiralarekin Hazparneko Elgar zentroan 19:00etan. Momentu horrertaz baliatuko gira, mugimendu abertzaleak, ipar Euskal Herriko ezagupen instituzionalaren baitan egin ekarpenaz mintzatu eta eztabaidatzeko.

Azken hamarkadatan, ipar Euskal Herriak zinezko ezagupen instituzional bat lortzeko bidean, abertzaleak dinamika anitzen bultzatzaile eta motor izan gira.

Urtez urte eramandako lanari esker, 2017ean, ipar Euskal Herria bere osotasunean kontuan hartzen duen lehen instituzioa lortu genuen: Euskal Hiri Elkagoa. Urrats biziki garrantzitsua izan da, abertzaleonkproiektuaren baitan den Estatus Bereziko Lurralde Kolektibitatearen bidean.

Martxoaren 17an iranganen den mintzaldian, mugimendu abertzalearen ibilbidea entzuten ahalko dugu. Lekukotasun horiei esker, gaurko eta bihar erronkak ere mahai-gaineratuko ditugu.

0 Comments