EUSKARA: 2021-2022 IKASTURTEA

Ipar Euskal Herriko ikasleen sartzea dugu aste huntan. Giro berezi batean iraganen den sartzea, batez ere euskararen irakaskuntzari dagokionez. Aste hasieran Errektoretzak bidalitako gutuna positiboa den arren, bide luzea dugu oraindik.

Ipar Euskal Herrian kezka eta arrangurak areagotu dira, Kontseilu Konstituzioanalak Molac legea deuseztatu eta ministerioak murgiltze sistema ahalbidetzen duten klase berrien irekitzea oztopatu duenez geroztik -batez ere publikoan-.

Ikastegi desberdinetako gurasoen elkarteek bulzaturik eta famili politiko desberdinetako hautetsiek sustengaturiko mobilizazio kolektiboak bere emaitzak ekarri ditu. Lau eskaeretatik hiru onartuak izan dira, laugarrenak laister onartua izateko aukera duelarik.

Nahiz eta aldaketa pozgarria izan ez da nahikoa. Energia galera handia da. Nolaz da posible hainbeste borrokatu behar izana gure hizkuntzan ikasteko eskubidea aldarrikatzeko? Guztiz zentralizatua den Frantses estatuak beharko luke hizkuntza guttituen
erakaskuntza politika osoki desentralizatu. Murgiltze sistema edota klase elebidunak irekitzearen deliberoa ez da Parise edota administrazioaren esku izan behar. Arduradun politiko batzuek gure hizkuntza kondenatu nahi dute, etengabeko mehatsua mantenduz eta garatuz. Hemen, Euskara transmititzeko nahia bada, izan irakaskuntza publiko edota pribatuan.

Konstituzioaren aldaketaren beharra geroz eta nabarmenagoa da. Euskarak, korsikerak, bretoierak, okzitanerak eta bestelako hizkuntza guztiek, koofizialtasuna behar dute.

Tentu handiz segituko dugu hau guztia. Klase horien irekitzea pozgarria den arren, gaurkoan azpimarratzekoa da oraindik ere, azken momentua arte esperoan egon gabe ahalbidetuko duten erabaki guneen beharra dugula.

Europako hizkuntza zaharrenetarikoa den hizkuntza baten biziraupena dago jokoan.

0 Comments