Murgiltze bidezko erakaskuntza aipatzen duen Molac legearen 4. artikuluaren kontra Kontseilu Konstituzionalak hartu erabakia, maiatzaren 29an, Baionako karriketan izan gira gure kexua adierazteko eta euskararen alde aritzeko dugun borondate irmoa berresteko.

Formari dagokioean, LREMeko 61 diputatuk Kontseilu Konstituzionalari dei egitea eta azken honek hartu duen erabakia demokraziaren kontra doaz. Macron gobernuak lurraldeek eskola publikoetan murgiltze eredua laguntzeko duten borondatea mespretxatzen du. Frantses Biltzar Nazionalak gehiengoan adierazi bozka mespretxatzen du. Funtsean, erabaki hau kultur ainiztasunaren kontrako erasoa da. Azken berrogoita hamar urteetan ipar Euskal Herrian pratikatzen den murgiltze erakaskuntza dudan ezartzen du, alta denek bat egiten dutelarik euskal hiztun osoak sortzeko eredu eraginkorrena dela erraiteko.

Heldu den sartzerako %100 euskaraz izanen den gela baten idekitzea galdegin duten lau eskoletarik hiru Euskal Mendia kantonamenduan dira.

0 Comments

Si vous souhaitez participer à EHBai localement ou dans un groupe thématique, n'hésitez pas à nous contacter directement en remplisant le formulaire ci-dessous.

EHBaien parte hartu nahi baduzu tokian toki edo arlo tematiko batean ez duda gurekin zuzenean harremanetan sartzea behereko formularioa betez.