Zentsura mozioak: Peio Dufau EHBaiko diputatuak, arduraz jokatzen du

Urtarrilaren 16an, EHBairen ildoa jarraikiz, Peio Dufauk, François Bayrouren politika orokorraren diskurtsoaren ondotik, zentsura mozioa bozkatu zuen. Frantses gobernuak bere diskurtsoan zein ezkerreko indar politikoekin izandako negoziaketetan izan duen jarrera eskasa nabarmendu zuen. Elementu horiek konduan harturik, eta EHBaien eramandako gogoeta kolektiboaren ondotik, Peio Dufauk, atzo aurkeztuak izan ziren bi zentsura mozioen aitzinean bere ardurak hartu zituen.

Frantses gobernuak aitzinatutako aurrekontuak, momentuko erroka sozial eta klimatikoei ez die erantzuten. Biztanleen arteko desberdintasunak handitzen ari diren testuinguru honetan, austeritatearen ildotik segitzeko hautua egin du, aberatsenenzerga ekarpen emendatzeari uko eginez.
Seguritate sozialaren finantza lege proiektuari (PLFSS) dagokionez, Peio Dufauk ez du beharrezkotzat jo lege proiektuaren lehen zatiaren kontra joatea. Ondorioz, lehen zati hori zegokion zentsura mozioa ez du bozkatu, baina hurbildik segituko ditu datozen egunetan 49,3aren bidez aurkeztuak izanen diren PLFSSaren 2 eta 3. zatiak eta balizko zentsura mozioak ere, bere jarrera definitzeko.

Bergogoratzen du egungo blokeo instituzionala eta krisi politiko eta sozialaren ardurak exekutiboarenak direla, ez baitu zinezko kontsentsu bat xekatu nahi izan. Ezkerraren eskaerari uko egiteak, eztabaida ekiditeak eta inongo aldaketarik egin gabe betiko bidetik segitzeak, zentsurara eta dagoen ezegonkortasun politikoa areagotzera daramate.

Egoera honek V. Errepublikaren geldialdia erakusten du berriro, batez ere gehiengo argirik ez dagoenean. EHBairen autonomia proposamenak azaltzen duen bezala, zentralismoak zerbitzu publikoak kaltetzen ditu eta lurraldeak erresiliente izatea eragozten du. Autonomia fiskal gehiago emateak blokeoak gainditzea ahalbidetuko luke, eta tokiko errealitateekiko egokiagoak diren aurrekontuak egitea.

Erantzun iraunkorrik ematen ez den bitartean, Peio Dufauk azpimarratu du beharrezkoa izango dela aurrera egiten ikastea, ziurgabetasun politikoak iraun arren, eta lurraldearen erronketan zentratzea, hala nola etxebizitza eskubidean, laborariak laguntzean, euskararen ofizialtasunean, kalitatezko zerbitzu publikoen defentsan edota Ipar Euskal Herriaren aitortza instituzionalaren bidean. Lehentasun horien artean, lur merkatuaren presioak eragindako odolustearen aurrean laborantza lurrak zaintzeko erronka dago. Hurrengo urratsa: horiek babesteko lege proposamena Frantses Asanbladako agendan sartzea.

Orain arte bezala, Peio Dufauk sektore ezberdinekin lanean segituko du, bai Parisen bai Euskal Herrian, gure lurraldearen eta herritarren interesen alde.

0 Comments

Si vous souhaitez participer à EHBai localement ou dans un groupe thématique, n'hésitez pas à nous contacter directement en remplisant le formulaire ci-dessous.

EHBaien parte hartu nahi baduzu tokian toki edo arlo tematiko batean ez duda gurekin zuzenean harremanetan sartzea behereko formularioa betez.