2022ko abenduaren 7an, 27 hautetsiek (ikus izenak juntaturik) Jean-René ETCHEGARAY lehendakariari ofizialki igorri diote, Euskal Elkargoaren baitan, legeari bermatuz, talde politiko baten osatzeko galdera. Hautetsi talde horrek BIL GAITEN izena hartuko du, eta taldearen lehendakaritza Nicole ETCHAMENDY eta Jean-Claude MAILHARINek partekatuko dute. Gutun hau bukatzen du Lehendakariarekin uda bukaera geroztik ukan ditugun trukaketa mementoen segida baizik ez da.
Euskal Elkargoaren hastapen beretik EHBAIk hautetsien saretze lana abiatzea deliberatu zuen. Hortarik landa, frango fite erabaki zen talde horrek EHbaiko kide nahiant guzier idekia izateaz gain EHbaitik haratagoko hautetsi alderdi gabekoer ere zabaldu behar zela. Berehala, hautetsi sarearen oinarrizko prinzipioak xarta batetan biltzea deliberatu genuen. Hala da sortu BIL GAITEN, alderdi batek abiatu desmartxa batetarik alderdi baten kidetza gainditzen duen antolakuntza ideki batetaraino helduz.
Izenpezale guziek partekatzen ditugun puntu garantitsuenak hauek dira:
Euskal Elkargoa, Euskal Elkargo osoa, bai eta ere haratago: Iparralde mailako antolakuntza inztituzionala baten alde gira eta errotik bat egiten dugu Euskal Elkargoa sortu duen prosezuarekin. Horregatik edozoin gibelerat egiteko entseguen kontra oldartuko gira. Alderantziz, eskumen gehiago eta bere etorkizunaren jabetzeari buruz ahalmen gehiago ekarriko dauzkigun instituzio baten alde lan eginen dugu.
Lurralde osoaren zerbitzuko den antolaketa eta ibilmoldea. Euskal Elkargoaren funtzionamenduari dagokionez, pentsatzen dugu bere erabakiek eta politikek Iparralde guzia hartuko duen lurralde ikuspundua behar dutela, edozoin herri edo herrialde baten interesak gaindituz. Kontseilu exekutiboaren baitan, nola lurralde batzordeetan eta batzorde tematikoetan, pentsatzen dugu Euskal Elkargoko gobernantzak bermatu behar dituela hautetsi guzien arteko informazio, proiektuen eremaite edo deliberoen partekatzea.
Orain lekuan diren gobernantza tresna guziak erabiltzearen nahikaria. Exekutibo batzordeko kideak lurraldeetako batzordeetatik dute beren zilegitasuna. Beraz, oraingo gobernantza paktoa lurraldearen ainiztasuna oinarritzat hartzen du eta gobernantza instantziek lotua zeie. Hala nola batzordeek dituzte beren animazaile eta beste kide batzu hautatzen exekutibo batzordean parte hartzeko (salbu lehenkariak berak hautatzen dituenak). Gero Lehendakariak ditu karguak banatzen lurralde batzordeetatik heldu diren pertsonen artean. Gobarnantza paktoa landua izan delarik, BIL GAITEN taldeko kideek lurraldeari lotua den zilegitasuna beti babestu dute. Gure desmartxa Euskal Elkargoko gobernantza paktoari osoki lotua da.
“Mekanikoki” beraz, exekutibo boterea ez da gehiengo/oposizio logika batean sartzen. Hau da Euskal Elkargoko ezaugarrienetarik bat, beste instituzio ainitzetan aurkesten ez dena. Hori dela eta, osatu nahi dugun taldea ez da kokatzen gehiengo/oposizio eskema batean. Prinzipio horri jarraikiz, eraikiko dugun hautetsi taldeko kideak exekutiboan parte hartzen ahalko dute. Ber ikusmoldea duten hautetsiak batzen dituen zeharkako desmartxa bat da beraz gure taldea.
Hala ere, ohargarri da egungo egunean gobernantza paktua ez dela osoki aplikatua, eta ibilmolde eta erabakien hartzeko manera parte hartzaile bati buruz hurbiltzeko gelditzen da bide. Konbentzituak gira eginmolde bertikalak gainditu eta horizontala izanen den ibilmoldea segurtatzeko bidean BIL GAITEN taldearen sortzeak ekarpen eraikitzailea eginen duela.
Eraginkortasun eta demokrazia gehiago ardiezteko, hautetsien arteko antolakuntza. Elkarlanari esker, hautetsi talde bat plantan ezartzeak bere kideen lana erraztuko du, bai eta batzordeetan beren baitezpadako parte hartzea ere. Alabainan, bilkuretan parte hartzeko, pizuak diren dokumentu ainitz irakurri behar dituzte. Talde horretan laguntza teknikoa atzemaiten ahalko dute, beren ardurak hobeki betetzeko.
Argi da, bakotxak bere sailean, beren ardura garantitsuen betetzeko exekutiboko kideek Euskal Elkargoko zerbitzuetarik laguntza ukaiten dutela. Haatik elkargoko kontseilari arruntak bakarrik behar du lan zama hori ereman. Alderantziz, hautetsi talde batetan parte hartzeak, kide bakotxa hobekiago lan egitera lagunduko du antolakuntza kolektibo bati bermatuz.
Pundu hau zentrala da guretzat. Hartako beraz, taldeen funzionamendu baldintzak trinkatuko dituen deliberoak pundu batzuk kontutan hartu beharko lituzke. Hala nola hautetsi taldea lagunduko duten langileak beregain hartzea, egungo egunean indarrean den legeak ahalbidetzen duenari jarraikiz. Laguntza hunen ekarpena (sintesi txostenak, informazio pasatzea, gogoetarako laguntza, etab.), ezin preziatuzko denboraren irabaztea laiteke.
Euskal Elkargoaren baitan talde politikoen osatzeak funtsezko dimensio demokratikoa hartzen du beren arduren betetzako hautetsiak lagunduz: inahal goizik dozierren eskuetan hartzea antizipatuz, informazioa errezago ardietsiz, deliberoen edukia gehiago berezkuratzeko. Hola dira bilkuretan debate demokratikoak hobetuko eta ondorioz debate publikoa onduko. Hau da hautetsien talde baten sortzeko legearen izpiritua aurrekondu ttipi bat zuzentzea aurreikusten zuelarik. Demokratiko erronka horrek merezi du.
Izenpezaileentzat Euskal Elkargoaren baitan talde politiko baten osatzeak oraingo funtzionamenduaren aberasteko nahikaria adiarazten du. Hala nola, ideien trukatzeak Euskal Elkargoaren hautuak eta politikak elikatuko ditu. Hautetsiak beren errola eta mizioak jabetzea ahalbidetuz debate demokratikoak leku gehiago ukanen du.
