Legegileak 2022: Bigarren itzuliko iritzia

Hauteskunde legegileen lehen itzulia iragan zen atzo. Lortutako emaitza pozgarriak dira emendatzen bat ezagutu baitugu boz kopuru eta portzentaietan.

Ipar Euskal Herrian, NUPES eta gobernuaren gehiengoaren hautagaiak izanen ditugu bigarren itzulian.
Argi da Euskal Herrian, EHBai ezinbesteko indarra dela jendarte aldaketaren eta eraldaketa ekologikoaren aldeko herri batasun zabala sortzeko. Hori da hemen berretsi nahi duguna.

Begi bistakoa da horrek kontzientzia hartze bat eta lurraldetasunaren berezita- sunak kontutan hartzea eskatzen diela ezkerreko beste alderdiei. Bestalde, arreta berezi bat eskeintzen diogu eskuin muturraren emaitzaren gorakadari.

Ezkerreko indar gisa, NUPES eta Ensemble-ren programa politikoak ezberdintzen ditugu arlo sozial, sozietal eta ekologikoari dagokienez. Hori dela eta, bigarren itzulian izanen diren bi hautagaitzak ez ditugu parez pare ematen.

Baina, EHBai, mugimendu abertzalea da ere. NUPESeko hautagaiek, Euskal Herriari begira dituzten posizioek ez gaituzte asetzen. Ipar Euskal Herriko garapen instituzionala, euskara edota bake prozesuaren inguruan NUPES programa ko- munak hainbat blokeo sortzen dizkie nahiz eta tokiko hautagai batetik bestera nabardurak izan.

Gure kideekin, lehen itzuliaren ondotik abiatutako barne prozedurak bigarren itzuliari begirako posizio bat hartzera eraman gaitu. Bigarren itzulian sailkatu diren hautagaien proposamen programatikoaren arabera haien bozka determinatzera deitzen ditugu hautesleak. Gaur gaurkoz beraz, ez dugu bozka konsignarik ematen.

Bigarren itzulian ez bagira ere, gure proiektu politikoaren ardatza nagusien alde lan egiten segituko dugu. Laugarren hautesbarrutiko NUPESeko hautagaia den Iñaki Echanizek eskatutik, berarekin bilduko gira datozen orduetan.

0 Comments