“Vivre et se loger au Pays, espekulazioari EZ!” larunbatean Baionara

Bi egun besterik ez dira gelditzen etxebizitza eskubidearen eta Ipar Euskal Herriko lurren zaintzaren historian mugarri bat jarriko duen manifestazio zabala eta anitzarentzat.

Azken urte hauetan ipar Euskal Herrian etxebizitzaren problematikaren azkartzeak arrangura handiak sortu ditu jendartearen baitan. Gure iduriko, problematika horiei aurre egiteko aterabideak existitzen dira bai karrikan eta instituzioetan. Esperientziak erakutsi digu, mobilizazioei esker garaipen batzuk lortzen direla.

Joan den apirilaren 10ean elkarretaratze bat antolatu ginuen Euskal Elkargoaren
egoitzaren aitzinean “Etxebizitza Eskubidea” kanpaina iraunkorra aurkezteko. Egun hartan, gomita luzatu ginuen Iparraldeko eragile desberdinei manifestaldi handi baten ko-antolatzeko udazken honetan.

Gure aurreikuspen guziak gaindituz, pozten gira azken asteetan ipar Euskal Herriko beste 31 eragile, sindikatu eta mugimendu desberdinekin hasi den lanaz. Gure herriak pairatzen duen krisiaren parean, antolaketa kolektiboak ditu -herritarrekin batean-, egoerari konponbideak ekarriko.

Larunbateko manifestaldia, data esanguratsu bat izanen da. Zentzu hortan, EHBAIk deitzen ditu herritar guziak haien giltzak eskutan, manifestaldian parte hartzera.

Hitzordua beraz larunbatean arratsaldeko 15.00etan Baionako Paul Bert plazan, San Andresen.

0 Comments