Zerrenda luze baten lehen garaipena

Atzo goizean, Ahetzeko Larre Luzea etxe aitzinean bildu ginen laborantza lur horietan aurreikusten den luxuzko bizitegi proiektua salatzeko.

CDPENAF batzordeko kideek, atzo atsaldean bozkatu behar zuten proiektua gauzatzeko baimena. Bozka emaitza jaso berri dugu eta aurka posizionatu dira.

Garaipen garrantzitsua, nekazaritzako lurren babesarako. Baina, gaurko emaitza ez da emaitza definitiboa beraz adi egon beharko gira eta dosierra hurbildik segitu.

Orohar, jendartearekiko eta ekologiaren aldetik arduratsua den etxebizitza politikaren aldeko konpromisoa berresten dugu, herritar guztiak duintasun osoz ostatu ahal izan daitezen.

0 Comments