« Eüskal bortüa bihar ? »

Haütetsientako informazio mintzaldia urtarrilaren 30an

Covid 19 pandemiaren erditan, lehen deskofinamentüak ützi dütü herexak Ipar Eüskal Herriko bortü üngürüetan. Bestalde, PNR delako proiektüak ere galtoak eta arrenkürak eragiten deizkü.

Ez baldin badügü nahi igaran üdan agitü zena berriz jasan, ez baldin badütügü proiektü eta xede ezberdinak jasan nahi, gure geroaren aktore bilakatü behar dügü.

Nola irüdikatzen dügü eüskal bortüa bihar ? Nola zaint eta berma eragile eta erabilzale ezberdinen arteko alkarbizitza gure bortüetan ? Zoin dira eragiteko dütügün tresnak ? Zoin dira tresna horien ahalak eta mügak ? Zoin dira abiatürik diren xedeak ? Nola parte hartzen ahal günüke xede horietan ?

Galto horiek lantzeko gisan, informazio mintzaldi bat antolatzen dügü :

Urtarrilaren 30an, neskenegünareki goizanko 10etan Maulen Maule-Baitha zineman.

Hizlariak :
Jacques Barreix : Xiberoko Botingoa.
Battitta Laborde : Eüskal Hirigüne Alkargoa.
Andde Sainte-Marie : Akitania Berria eskualdea.
Benoit Tauzin : Laborari eta artzain.

Covid 19 pandemiaz babesteko ezarriak diren arau sanitarioak direla eta, informazio mintzaldia soilik haütetsier zabalik date. Haatik, Kanaldude telebista eta Eüskal Irratiekin alkarlanean, mintzaldia xüxenean hedatüren dügü, eta eztabada denboran behazaleek galtoak egiteko manera ükenen düe.

Hitzartzeak eüskaraz dirateke, eta bat-bateko ützülpen sistemaren bidez mintzaldia frantsesez jarraikitzen ahalko da.

Arau sanitarioak errespetatürik dirateke. Arren, alkarren arteko distantziak bermatzeko gisan leküak mügatürik dirateke. Hortaz, izen ematea behar-beharrezkoa da.

Izen emaitea ondoko helbide elektronikoan : xiberoa.ehbai@gmail.com

Oharra : Hedatze frexak gure gain beitirate, mintzaldi denboran kutxa bat iganaraziko dügü bakotxak bere ekarpena egiteko gisan.

XIBEROKO EHBAI

0 Comments