“Segurtasun orokorra” legearen kontrako manifestazioa Baionan

Euskal Herriko erakunde sinatzaileek dei egiten dituzte, demokrazia eta askatasunei atxikiak diren elkarte, sindikatu, herritar, militante eta pertsona guztiak, 2021eko urtarrilaren 16an karrikan masiboki manifestatzera, “segurtasun orokorra” legearen indargabetua izan dadin eta Darmanin ministroaren dimisioa eta Lallement prefektua kargugabetzea fermuki eskatzeko.

Deialdi hau, egun berean Frantzia osoan #StopLoiSécuritéGlobale kolektiboak antolatutako hamarnaka manifestazioei juntatzen da, lege proposamenaren ibilbide parlamentarioa Senatuan jarraitzen delarik, legebiltzarrean bozkatua izan ondoren.

Baionan, poliziak eraildako Nathalie Floresen heriotzari buruzko inkestak segitzen duen bitartean, manifestaldiak gertakari onartezin horri buruzko gardentasun osoa eta ondorio penalak bururaino eramaitea aldarrikatuko ditu ere bai.

Urtarrilaren 16an, larunbatarekin, 10:30tan, Errepublikaren plazan (Baionako Santu espiritu auzoan). Manifestazioa, Jacques Portes plazan bukatuko da (Gaztelu zaharraren aitzinean).

0 Comments