EHBai eta EHBilduk errepideak berriro ixteko erabakia salatzen dugu

Pirinio Atlantikoetako Prefeturak, atzo hartutako ebazpena dela eta, «terrorismoaren aurkako borroka indartzeko» muga zeharkatzeko zortzi pasabide itxiko dituzte bihartik goiti baina, noiz arte iraunen duen zehaztu gabe.

Erabakia, Frantziako Barne Ministerioarekin eta Espainiako Gobernuak Nafarroan eta Euskal Autonomia Erkidegoan dituen ordezkariekin hitzartuta izan da. Mugen itxiera honek, Frantziar eta Espainiar estatuek, Euskal Herriaren barne bizitza baldintzatzeko edo zuzenki eten egiteko duten gaitasuna erakusten dutela salatu dute EH Baik eta EH Bilduk, konplexurik gabe. Nazio gisa ditugun urradurak eta arrakalak areagotuz. Ez da lehen aldia. Orain dela hilabete batzuk bi estatuek mugak itxi zizkiguten COVID19aren pandemia dela eta baita G7ren karietara ere, euskal herritarrei kalte ugari pairatuz.

«Terrorismoaren kontrako borroka» indartzeko argudioa aitzakitzat hartuta neurriz kanpoko presentzia poliziala eta giro sekuritarioa areagotuko direla nabarmendu dute EH Baik eta EH Bilduk. Gure Herria setio egoeran jarriko dute. Horren adierazle da Baigorriko opor zentroan berriki instalatutako militar akanpalekua. Orotara 4.800 polizia, jendarme eta militar mobi- lizatuak izanen dira operazio honetarako. Zer bilatzen dute indar polizial eta militar hedatze horrekin? Beldurra sortu nahi ahal dute bertako herritarrei?

EH Baik eta EH Bilduk uste dute bi Estatuek beraien izaera uniformizatzailea sendotzeko ba- liatuko dutela egoera hau. Euskal herritarren arteko harreman naturala, familiarra, afektiboa, kulturala, soziala, ekonomikoa, etab… eten egingo dizkigute, inposaketaren bitartez. Bestetik, azpimarratu dute erabaki horiek ez dutela ekarriko onurarik euskal herritarrengan.

Zentralismoaren aitzinean, inoiz baino behar handiago sentitzen dute EH Baik eta EH Bilduk nazio eta herri bezala bizitzeko, erabakitzeko eta, baliabide eta tresnak indartzeko. Demokra- ziaren hustutze honen aitzinean muga artifizialak desegin eta eremu naturala den Euskal Her- ria eraiki beharra dago, euskal herritar guztien artean, gure bizitzaren erabakiak hartzeko.

0 Comments