Gaur, martxoaren 28a, Pirineo Atlantikoetako Prefeta den Jean Marie Girier, Kontseilu departamentaleko plenarioan egon da Departamendu mailako zerbitzuen jardueraren txostena aurkezteko. Loturik atzemanen dituzue, EHBaiko bi kontseilariek -Annie Poveda eta Iker Elizaldek-, euskara, etxebizitza eta Estatu Frantsesak eramaten duen migrazio politikaren inguruan egindako galderak.
Hemen duzue galdera-erantzunen tarteko bideoa 👇
Etxebizitza
Konpentsazio neurriaren onurak ikusten hasiak gira Ipar Euskal Herriko tentsiopeko eremuan. Hala ere, neurri honen eraginak 2025Eko udan nabarituko dira gaur egun oraindik derrogazio batzuk pausatuak baitira.
Alokairuen arautzea ere martxan jarri da 2024ko azaroaz geroztik.
Bi neurri horietan egon diren iruzurrak ikusi ditugu ere. Konpentsazio neurriari ihes egiteko edota alokairuaren arautzea ekiditzeko asmoz, bigarren etxebitza ziren asko, lehen etxebizitza izatera pasa dira.
Frantziar estatua ez da arlo honetan eragin dezakeen sektore bakarra baina, zein dira egun plantan jarriak diren neurriak eta aurrera begira jarri nahi direnak iruzur horiek oztopatu eta konpentsazio neurria zein alokairuen arautzea bermatzeko?
Euskara
Euskararen alde lan egiten duten eragile askok ohartarazten dute euskara desagertzeko arriskuaz. Euskarak baliabide gehiago behar ditu eta batez ere Euskararen Erakunde Publikoak, anbiziozko hizkuntza politika bat eramateko eta euskarak beharrezkoa dituen %30 hiztunen langa gainditzeko.
Hizkuntza baten biziraupena segurtatzeko beharrezkoa den kopurua da eta egun %20an gaude.
Zinezko hizkuntza politiko eraginkor bat izateko 1,2 milioi euro behar direla aurreikusten da. Euskararen Erakunde Publikoko lau eragileek eman beharko lukete diru hori: Euskal Elkargoak, Departamenduak, Erregioak eta Frantziar estatuak.
Euskal Elkargoa prest da diru hori emateko. Frantziar estatua diru gehiago ematera engaiatuz gero, Departamenduak zein Erregioak ere bide bera segituko lukete.
Frantses estatua prest al da luzatu ez daiteken egoera bati aterabide bat emateko?
Migrazio politika
Prefeta jauna,
2025eko otsailaren 18an, zure izendapena eta egun gutxira, Euskal Herriko biztanleria harritua utzi zuen adierazpenak egin zenituen Biriatun, prentsa aitzinean.
Gure kantonamenduan, gure lurraldetik pasa edota instalatu nahi duten gizon eta emazteak laguntzeko mobilizatzen dira. Orduan izan zenituen hitzak, Euskal Herria definitzen duten harrera eta elkartasunaren kontra joan ziren.
Asteazkenean, martxoaren 26an, indar erakustaldi berri baten egon zen. Izan ere, mugetako bigarren indarra diren indar polizioaren erakustaldia egon zen. Itsas Alpeetan ikusten ahal den gisara. Onartezina da.
Prefeta jauna, zehazten alko zeniguke zer maiztasunekin plantan ezarriko dituzuen Euskal Herrian inongo eraginik ez duten dispositiboak?