Euskal Herriko lehen Emazteen Etxea inauguratu dute ostiral huntan, 2024ko urriaren 18an, Urruñako Behobi auzoan.
2024ko ekainean sortua, Emazteen Etxearen Elkarteak, Ipar Euskal Herria osoan trukaketarako eta elkartzeko izanen diren guneak sortzea du xede.
Gaur Urruñan, xede horren lehen urratsa gauzatzen da.
EBA (Egiazko Berdintasunaren Alde) kolektiboaren baitan bildutako Ipar Euskal Herriko mugimendu feministen hainbat urteetako lan kolektiboaren emaitza da. Hainbat elkartek osatzen dute EBA: Andere Nahia, Bagera, Les Baskelles, Emazteek Diote, Zutik, Planging Familial edota PAFek.
Proiektu honen helburu orokorrak dira: Ipar Euskal Herrian emakumeen kontzientizazioa, emantzipazioa eta eskubideen sustapena ahalbidetzea, pentsamendu feministaren lanketa, zaintza eta hedapena sustatuz. Era berean, gizonen dominazioaren, sexismo sistemikoaren eta patriarkatuaren aurka borrokatu, emakumeen aurkako indarkeria mota guztiei edota eremu pribatuan eta publikoan pairatutako diskriminazio guztiei aurre egiteko.
Mobilizazio feminstaren beharra dugu ezberdintasun guziekin bukatzeko eta dominazio sozial, politiko, juridiko, ekonomiko eta kulturalak ezabatzeko.