Astearte honetan, Estatu frantsesak, indarrean dagoen konstituzio aldaketaren baitan, Kanakyako hautesle zerrendaren erreformaren alde bozkarazi du, nahiz eta Kanakyako deskolonizazio prozesuko aktore eta behatzaile guztiek, erreforma hau tentsio eta “Noumeako Akordioen” haustura puntu gisa adierazi zuten.
Benetako indar kolpea, parlamentari frantziarren gehiengoak babestua, Noumeako akordioak eta kanakiarren autodeterminaziorako eskubidea berriro haustea dakarrena. Estatu frantsesa da gaur egun, Kanakyan dagoen indarkeria giroaren erantzule.
EHBai eta LABek Macron-en eta haren gobernuaren jarrera irmo salatu nahi dugu, eta Kaniar herriari gure babes osoa adierazi.
Kanakyako gatazka politikoa ezin da indarrez konpondu, Frantziar estatuak deskolonizazio prozesua bururaino ereman behar du. Horretarako, hautesle zerrendaren erreformaren berehalako deuseztapena eman eta Noumearen akordioen baitan elkarrizketari berriro ekin beharko zaio.
Kanakiarekin elkartasunez eta elkarrizketa berriz abia dadin eskatzeko elgarretaratze batera deitzen dugu maiatzaren 21ean, asteartean, 19:00etan, Baionako suprefekturaren aurrean.