EHBaik gogor salatu nahi ditu Baionan hedatu diren “Erresistentzia katoliko frantses euskaldunaren” eskuorri islamofo, xenofobo eta arrazistak. Borrokatu beharreko faxismoaren gorakadaren testuinguruan kokatzen dugu gorrotozko ekimen hau.
Arrangurarekin bizi dugu Frantses Estatuan gertatzen ari den eskuin-muturraren normalizazio prozesua. Eskuinaren eta indar neoliberalen konplizitatearekin, eskuin-muturraren pentsamoldearen araberako eztabaida politikoa da gailentzen ari dena. Eskuorrietako batek aipatzen dituen hedabideetan agertzen da ongien honako fenomenoa. Frantses Estatuaren lerratze autoritarioaren eta ezberdintasun ekonomikoen hazkunde bortitzaren garaian, sistema kapitalisari eusteko errezeta faxistak eskaintzen zaizkigu. Azkenean, imigrazioaren inguruko lege hertsatzaile berria iragarri duen Macronen gobernua ere bada faxismoaren hedapenaren errudun.
Egoera honetan, pertsona guztei eskubide guztiak eskainiko lizkieekeen Euskal Herria aldarrikatzen dugu. Diskriminazio mota guztien gainetik, justizia soziala nahi dugu gure herrian bizi den pertsona ororentzat. Faxismoaren aurkako borrokan, ez dugu etsiko! Alde hemendik!