Aitzina goaz indar berriturik

EHBaik bere lehen Kongresua egin du gaur, bere lehen agerraldi publikoa egin zuenetik 15 urte ospatzen diren honetan.

Aurtengo ikasturte politikoa, EHBairen hurrengo urteak markatuko dituen Kongresu prozesuarekin hasi ginen. Prozesu aberatsa zein arrakastatsua izan da. EHBaik inoiz egin ez duen ariketa kolektiboa eta harrotasun handiz esan dezakegu oso emaitza onak izan ditugula: 250 pertsonek baino gehiagok parte hartu dute ipar Euskal Herriko herri desberdinetan antolatutako 34 bilkuretan. Bilkuren parte hartzea bezain arrakastatsua izan da kideen parte hartzea bozka momentu desberdinetan. Biba zuek, biba gu eta biba EHBai!

Hari eta erritmo beraren segida izan da gaur Bainako Glain aretoan lortutako emaitza. 250 lagun bildu gira. Txalo!

Datozen urteetako erronkei aurre egiteko arnas berriturik gira! 2022-2026 urteei begirako bide orri politikoa adostu dugu eta horren gidaritzan izanen den zuzendaritza berria.

Hemen duzue gure bide orri politko berria.

Desafio handiak ditugu aitzinean. Urtez urte, aukera berriak sortzen joan gira burujabetza prozesuan agertoki berri bat sortzeko. Gure proiektu abertzale, ezkertiar, feminista eta ekologista indartzen segituko dugu karrikan zein instituzioetan. Bide luzea dugu oraino egiteko eta anbizioz begiratzen diogu. Azken 15 urte hauek erakutsi dute nahia dagoenean posible dela!

EHBai indartzen segitzeko denak gira beharrezko, herriz herri eta eskualdez eskualde antolatzen segitu behar dugu. Gu gira ipar Euskal Herriko ezkerreko lehen indar politikoa eta gure erronka da hazten segitzea. Lurralde osoan tokian toki errotzen segituko dugu eta hori izanen da kongresu huntan bozkatu dugun zuzendaritza berriaren lan garrantzitsuetariko bat.

Milesker gaur eta kongresu prozesu honen baitan parte hartu duzuen guziei!

Aitzina goaz, Un projet pour le Pays Basque!

0 Comments