Gazteriaren kriminalizazioari ez

Gaur goizean, polizia frantsesak lau gazte atxilotu ditu Itsasu eta Hazparne artean eta Pauera eramanak izan dira zuzenean.

Atxiloketa hauek salatzez gain, gure sustengu osoa adierazi nahi diegu atxilotutako lau gazteei eta berehala askatuak izan daitezen aldarrikatzen dugu.
Frantses Estatuak, iraganeko errezetekin segitzen du. Gehiengoaren aldarrikapenak ukatzen ditu eta errepresioa eta gazteriaren kriminalizazioaren parioa egiten du.

Ipar Euskal Herriko jendartea deitzen dugu, atxiloketa horiek salatzeko eginen diren mobilizazioetan parte hartzera:

  •  Itsasun 18:00etan herriko etxe aitzinean
  •  Hazparnen 19:00etan Elizako plazan

0 Comments