Agur eta ohore Yvan! Manifestazioa larunbatean Baionan

Gure dolumin sentikorrenak eta babesa helarazi nahi dizkiogu Yvan Colonnaren senide eta laguneri. Gure babesa Korsikar askapen mugimendu osoari. Gure samina handia da.

Azken hiru asteetan, Frantses gobernutik jasotako erantzunek haserre bizia eragiten digute. Yvan Colonna hil ala biziko egoera batean egotea itxoin dute, bere DPS estatutua edota bere kondena bertan behera uzteko. Zergaitik itxoin presoak hilzorian egotea, urrats horiek emateko? Ez al zuen zentzu gehiago, presoa bizirik zen unean egitea? Honek agerian uzten du berriz ere, Frantses gobernuak urrats horiek egin ditzakeela, erabaki politiko batek bultzatzen duenean. Heriotza hau ekidin zitekeen!

Korsikan, Euskal Herrian bezala, gatazka politikoaren konponbidea, Frantses estatuaren borondate eta kudeaketa politikotik etorriko da. Horregatik indar berriz eragin behar dugu urrats horiek egin ditzan. Heriotza hau ezin da isilean gelditu. EHBaik, manifestaldi batetara deitzen du heldu den larunbatean, martxoaren 26a, arratsaldeko 15.00etan Baionako San Andres plazatik.

Agur eta Ohore Yvan!
Konponbiderako garaia da, résolution politique maintenant!

0 Comments