EHBai hauteskunde legegileetarako prest

 

Hasten den urte berri honetan handiak izanen dira erronkak frantses Estatuan nahiz Ipar Euskal Herrian eta horiei buruz eztabaidatzeko aukera izan dugu EHBaiko militanteek, joan den abenduaren 17an EHBairen burutu zen Biltzar Nagusian.

Izan osasun krisiaren kudeaketa, nazio nortasunaren ukazioa, konponbidean edota euskara arloan, Parisetik heldu diren berri txarrak eta blokeo egoerak mobilizazioak biderkatu eta indartzera behartzen gaitu herri gisa.

Arlo instituzionalari dagokionez, aurten hauteskunde urtea dugu : Presidentzialak eta legegileak. Egoeraren azterketa eginik, erabaki dugu sustengurik ez ematea lehendakaritzako hauteskundeetan. Abertzale, ezkertiar, feminista eta ekologisten lehentasuna arlo elektoralean, legegileak dira.
Horiek horrela, heldu diren ekainaren 12 eta 19ean, EHBaiko hautagaitzak izanen dira ipar Euskal Herriko hiru hautesbarrutietan.

Bukatzeko, azpimarratu nahi dugu, EHBaik 15 urte betetzen dituela aurten eta urtean zehar gure hitzordu desberdinetan urte muga hau izanen dugu oinarri gisa. Urte hau, azken urteetako lorpenak ardatz, denen artean biharko EHBai pentsatzeko aukera izanen da.

0 Comments