Oier Oa etxerat!

Parisko Dei auzitegiak Oier Oak frantziar lurraldean bizitzeko duen debekua neurria atxikitzea erabaki du. Horren ondorioz Oier-ek ezin izango du libreki bizi bere herrian, Larresoron.

EHBAIk fermuki salatzen du erabaki hori eta gure sustengua ematen die Oier eta bere familiari. Gure ustez, mendekuan oinarritutako erabaki bat da. Alde batetik, ez duelako kondutan hartzen testuinguru politikoa eta bestetik Oier-ek aspalditik Larresoron bere familiarekin bizitza normala eramaten zuelako.

Arrazoi guzti hauengatik lurralde debekuak suposatzen duen kondena bikoitza bertan behera uztea eta Euskal Herrian libre bizitzeko eskubidea aldarrikatzen dugu !

Azken urteetan euskal gizarteak erakutsitako mobilizazio gaitasunari esker egoera honi itzulia emanen diogu.

0 Comments