Mauleko ospitalea: Elkarrekin eraiki eta hobetu

Mauleko ospitaleko zaintza kontseiluak Olorueko ospitalearekin zuen zuzendaritza komuna hautsi zuen pasa den maiatzean. Zuzendaritza partekatu hori gaizki bizitzen zuten langileek eta pazienteek. Disfuntzioa jadanik azpimarratua zuen lurraldeko konduen ganbarak.

Orai Paueko ospitaleak anarteko zuzendaritza kudeatzen du, Maulekoa Biarno-Xiberoa lurraldeko ospitale elkargoaren barne izanki. Anarteko kudeaketa horrez gain, bi osagarri arduradun badira Maulen, beti alde bateko arauetan.

Teorikoki, egoera honek 2021eko hondarra arte iraunen du!Egoera honek Mauleko ospitalearen ahulezia handia erakusten du, alde batetik ez da lurraldeko osagarri dinamika batean mugitzen eta bestetik, zuzendaritzarako hautagairik ez du aurkitzen.

Horren aldean, Donapauleko klinika Nafarroa-Euskal Kosta lurraldeko ospitale elkargoak bere gain hartu du.

Honek larrialdietako zerbitzua ontsa berregituratu du, amategia salbatu, SMUR izeneko larrialdi zerbitxua lortu baita bertan helduko den IRM tresna.

Denbora berdinean, Euskal Herriko Hirigune Elkargoak (EHHE) diru ainitz ezarri du Barkoxe, Atarratze eta Mauleko osagarri etxeetan.

Orai ARS erakundeari galdegin behar dugu Mauleko ospitalearen sartzea Nafarroa-Euskal Kosta lurraldeko ospitale elkargoan. Hau bilaka leite Euskal Herri Lurraldeko ospitale elkargoa, oraiko lekuz kanpoko administratibo zatiketak gaindituz.

0 Comments