Indarkeria matxistarik gabeko bizitzan orain !

Urtero bezala Azaroaren 25ak, Emazteen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna markatzen du.

Egun honek bergogora ekartzen digu, maleruski, egun oraindik ere asko direla beren bikote edota bikote ohiarengadik erasoak pairatzen dituzten emazteak. Urrunago joan gabe, joan den astean Frantziar estatuan, beste emazte bat hil da. Bortizkeriaren ondorioz aurten hil den 101. emaztea da. Euskal Herrian, ofizialki, 5 emazte erail dituzte 2021ean.

Nazio Batuen Erakundearen arabera, munduko 3 emaztetik batek indarkeria sexista jasaten du. Frantziar Estatuan: 10 emaztetik batek bere bikotearen bortizkeria pairatu du, 3 emaztetik batek sexu-jazarpena jasaten du lanean eta 15 urtetatik gorako 5 emaztetik batek, cyber jazarpena jasan du.

Azaroaren 25a bezalako egunaren beharra nabarmentzera behartuak gira gaur egun oraindik, egoera biziki larria baita. Emazteak gaur egun oraindik ez baitira libre eta aske bizitzen ahal. Emazte asko egun oraindik, beren bikote edo bikote ohiaren mehatxuen beldurrarekin bizi baitira. Ez ditugu ahantzi behar ere, egun oraindik ere, ehunka eta ehunka direla, gorroto diskurtso eta sexu orientazioagatik zein genero identitateagatik erasoak pairatzen dituztenak.

 

Egoera hau ez da soilik emazteen bizkar utzi behar. Jendarte osoa inplikatu behar da emazteen aurkako indarkeria desagerrarazteko. Horretarako beharrezkoak dira ere, politika feminista edota prebentzioa sakontzeko baliabide pedagogikoak.

Bide luzea dugu oraindik berdintasunezko jendartera iristeko. Ezin ditugu onartu genero-rolen gainean eraikitako «normaltasuna» indartzen dituzten portaera edota jarrera matxistak. Ez gira geldituko errespestuan, berdintasunean eta askatasunean oinarritzen den jendarte eredua lortu arte.

Hitzordua dugu beraz azaroaren 25ean, arratsaldeko 18.00etan Baionan.
Emazteen aurkako indarkeriarik ez! Indarkeria sexistarik ez!

0 Comments