Egoitz Urrutikoetxearen auziaren deliberoa

Gaur jakin dugu iragan urriaren 7 eta 8an Egoitz Urrutikoetxeak izandako auziaren deliberoa. Bi urteko espetxe zigorra eman diote baina bete behar gabe .

Egoitz kalean egonen den arren, gaur egun ere oraindik eta Aieteren adierazpenaren 10. urteurrena bete berri den honetan, ez dugu ulertzen nolaz auzibide hauek berean segitzen duten.
Bere auzi egunean erran bezala, Aietek Euskal Herrian gatazka armatu baten baldintzak gainditzeko sekuentzia ireki zuen eta sekuentzia horretan irekiak diren prozedura judizialak, euskal preso eta iheslarien etxeratzearen aldeko urratsak emateko izan behar dira. Ez militante politikoak kartzeleratzeko mehatxuak.

Gaur Egoitz Urrutikoetxea kartzeleratuko ez badute ere, zigorra jaso du. Bere aurka diren prozedura juduzial guziak bertan behera gera daitezen eskatzen dugu eta bide beretik Parise eta Madrileri zuzentzen gira eta Euskal Herrian irekia den fasearen aldeko urratsak egin ditzaten eskatzen dugu.

0 Comments