Eskuin muturraren ideien kontra arituko gira beti

Gaur Taha Bouhafs kazetariak sare sozialen bidez jakitera eman duenez, eskuin muturrekoa den « français de souche » webgunean, militante, arduradun politiko, sindikal, elkarte eta artista desberdinen izen zerrenda bat publikatu zen agorrilean «islamo ezkertiar» gisa kontsideratuz.

Bi galdera pausatzen dira berehala :
Zein dira zerrenda honen iturriak?
Zertarako egina izan da, zer helbururekin biltzen eta publikatzen dira holako izen zerrendak?

Zerrenda osatzen dutenen izenak begiratzerakoan, gure mugimenduko bi militanteen izenak ikustera eramanak izan gira. Alde batetik, EHBAI-ko bozeramailea den Anita Lopepe zein Baionako hautetsi ohia den Jean Claude Iriart-ena ere.

Eskuin muturraren ohituretan den egiteko modu onartezin hau salatzen dugu.

Orain, gure militanteekin eta mugimendu politiko gisa gogoetatuko dugu parte hartzen dugun ekintza kolektibo batean webgune honen aurka eta zerrenda hau osatu eta publikatu dutenen aurka.

EHBai eta EHBaiko militanteak eskuin muturraren ideien kontra aritu eta arituko da. Gisa horretako intimidazioek ez dute idei horien aurka borrokatzeko grina itzaliko.

0 Comments